JONE ZABALETAK ETA UNAI ARROYOK IRABAZI ZUTEN GABONETAKO KROSA

Zabaletak probaren errekorra egin zuen eta Arroyok pasa den urteko zapore gazi-gozoa kendu zuen

Bidasoa Atletiko Taldeak bederatzigarren aldiz ospatu zuen pasa den asteburuan Gabonetako Krosa. Guztira 601 helduk eta 476 haurrek hartu zuten parte eta giro ederrean iragan zen arratsaldea. Gainera, helburu solidarioa duen proba izanda, 867 euro bildu zituzten “Mi Dulce Guerrero” 1 mailako diabetesa duten haurren elkartearentzat.

Helduen kasuan, Jone Zabaleta azpeitiarra eta Unai Arroyo izan ziren garaileak. Zabaletari dagokionez, probaren errekorra egin zuen lasterkariak. 17:02 minutuetan osatu zuen ibilbidea, Sara Villasanten marka hautsiz. Bere gibeletik Betty Urruty (17:14) eta Ane Zabala (17:45) sailkatu ziren. Unai Arroyok berriz, pasa den urteko bigarren postua hobetu zuen. Bertze urte batez Pierre Urrutyrekin lehiatu zuen garaipena, baina oraingo honetan Arroyo nagusitu zen 15:01eko denborarekin. Urruty 15:03ko denborarekin bigarren sailkatu zen eta hirugarren postuan, Joseba Olaetxea (15:04).

Aurten infantil mailako lasterketan Bikendi Aizpiolearen omenezko sari berezia eskaini zuten, eta Paula Crespo (20:36) eta Jon Andiano (19:10) izan ziren honen irabazleak. Azkenik, kuadrilen arteko sailkapenean, IRUNING 1 taldea izan zen garailea (Carol Donoso, Yolanda Fernandez, Oihana Elortegui eta Cristina Martin). Gizonetan, El acuerdo Vasco-Landes-ek irabazi zuen (Pierre Urruty, Jean Nicolas Labeyrue, Aurelien Daugreilh eta Florian Ronzier). Kuadrila mistoetan, RJ TEAMek eskuratu zuen garaipena (Joseba Larzabal, Asier Fernandez, Mikel Aguirrebeña eta Ane Zabala). 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika