JORGE GALANEK, MIKEL AZKOITIK, JON MADRAZOK, ARITZ BORDAK ETA GUILLE DONOSOK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO
Futbola

JORGE GALANEK, MIKEL AZKOITIK, JON MADRAZOK, ARITZ BORDAK ETA GUILLE DONOSOK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO

Talde txuri-beltzak bidalitako iruzkin ofizialaren arabera, zuzendaritza taldeak bost jokalari horiei kontratua ez berritzea iradoki duela jakinarazi du.

Real Unionek ez die Jorge Galani, Mikel Azkoitiri, Jon Madrazori, Aritz Bordari eta Guille Donosori kontratua luzatuko, hala adierazi du talde txuri-beltzak gaur bidalitako prentsa oharran. Egun, bost jokalariak askeak dira beste talde batzuekin kontratua negoziatzeko, beren ibilbidea Irundik kanpo jarraitzeko.

Aldagelan pisu handia duten jokalariak dira talde utziko dituztenak. Jorge Galanek 222 neurketa jokatu ditu talde txuri-beltzarekin eta 75 gol erdeitsi dituelarik, klubeko zazpigarren golegile nagusiena da, Santiago Urtizberea, Juanito Errazkin, Luis Regueiro, Patricio Arabolaza, Rene Petit eta Victoriano Michelenaren atzetik. Hala nola, Mikel Azkoitik 188 norgehiagoka jokatu ditu Real Unionekin; aurtengo denboraldian, biak izan dira taldeko kapitainak, baina aurrerantzean, talde berri baten aritu beharko dira.

Denbora gutxian aldagelan pisu handia izan duen jokalaria Jon Madrazo da. Ortuellarra pasaden denboraldian iritsi zen Stadium Galera eta bere indarraren ondorioz, Aitor Zulaikaren hasierako hamaikakoan tokitxoa lortu zuten. 28 neurketetan bi gol egin ditu, baina hori baino gehiago egin du Madrazok Real Unionen. Taldearen izaera berreskuratzeko gizon garrantzitsua izan da.

Aritz Bordaren kasua bestelakoa da. Ibilbidea luzea izandako futbolaria da bera eta aurtengo sasoian gutxitan izan du zelairatzeko aukera. 3 neurketa besterik ez ditu jokatu aurten eta taldean jarraituko ez zuela aurreikus zitekeen. Hala ere, jokatu duen bakoitzean, zuhurtzia eta ziurtasun handiarekin aritu da defentsako erdigunean.

Azkenik, aurten bere maila erakusteko aukera gutxi izan dituen Guille Donosok ere taldea utziko duelako berria aipatu behar dugu. Denboraldi-hasiera bikaina izan zuen jokalari asturiarrak, baina lesioek eragotzi zioten jokatu beharreko minutuak baino gehiago jokatzea. Ponferradinarik utzita iritsi zen iazko udan eta bertara bueltatuko da.

Real Unionek aditzera eman duenez, “beraien profesionaltasuna eskertu nahi dugu eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi diegu. Klubak omenaldi ekitaldi batean lanean dabil Jorge Galánek eta Mikel Azkoitik klubari eta zaletuei agur esateko aukera izan dezaten, Real Unionen 8 denboraldi igaro ondoren”. 

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika