JOSE GOMEZ DE ARRIBA GIPUZKOAKO 10K TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDEA

Asier Landart bortzgarren postuan sailkatu zen, 32:49ko denbora eginez

Gipuzkoako 10K Txapelketa ospatu zen pasa den igandean Donostian. Bidasoa Atletiko Taldeko Jose Gomez de Arriba izan zen txapeldunorde eta Asier Landart ere bortzgarren postuan sailkatu zen.

Jose Gomez de Arribak forma bikainean dagoela erakutsi du bertze begin. Gipuzkoako 10K Txapelketan parte hartuko ondotik, 31:47ko denborarekin, bigarren postuan helmugaratu eta beraz, Gipuzkoako txapeldunorde bilakatu da. Honez gain, Asier Landartek ere bortzgarren postua eskuratu zuen, 32:49ko denborarekin, Gomez de Arriba baino 1:48 minutu gehiago eginda. Klubeko Victor Madejon ere 20. postuan helmugaratu zen (34:43). 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika