Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
06 Urr, 2021
Bidasotarren denboraldi-aurreko bigarren lagunartekoan Atletico San Sebastian 12-38 nagusitu zen.
Neurketa bizia jokatu zuten bi taldeek, Txingudi Rugby Klubak eta Atletiko San Sebastianek, baina donostiarren azkartasuna erabakigarria izan zen Jose Luis Peña ‘Toci’ memoriala bereganatzeko. Donostiarrek eskutik eskura zihoan jokoa planteatu zuen, joko azkarra eta teknikoa, Txingudi Rugby Klubari defendatzea oso zaila izan zitzaiona.
Laugarren minuturako lehen entsegua gauzatu zuen Atletico San Sebastianek. Donostiarren lerroak hegaleraino zabaldu zuten baloia eta defentsa guztiz gaindituz, zelai erdiko korrikalariak entsegu-lerroa zeharkatu zuen. Etxeko taldeak ez zuen ondo ekin neurketa, baina 10.minutuan berdinketaren entsegua eskuratu zuen Luken Crouzartek. Baloia lapurtu eta zuzenean abiatu zen puntuen bila (7-7).
Lehen zatiaren erdialdean, etxekoen akats baten ondorioz iritsi zen Atletico San Sebastianen bigarren entsegua (7-14). Defentsako arazoak erasora igaro ziren, hainbat fasetan Txingudi Rugby Kluba saiatu zen berdinketaren entsegua egiten, baina gertu izan arren, ez zuten erdietsi. Berdinketa baino, atsedenaldia bukatu baino lehen, talde donostiarra gehiago aldendu zen markagailuan: 26 eta 30 minutuetan, birritan pausaut zuen baloia Txingudi Rugby Taldearen eremuan (7-24).
Atsedenalditik bueltan, bidasotarrek lerroak igo zituzten, erasora joan ziren, baina Atletico San Sebastianek ederki eutsi zituen saiakerak. Hain zuzen ere, donostiarrek eguneko bosgarren entsegua gauzatu zuten 48.minutuan (7-31). Markagailua buruan izan gabe, lanean jarraitu zuen etxeko taldea eta neurketa bukatzeko 10 minutu baino gehiago geratzen zirela, saria jaso zuen. Pick and go jokaldi baten ostean, Ivan Martinek defentsa-lerroa gainditu zuen eta 12-31 ezarri zuen; lau minutu geroago; aldiz, eguneko azken entsegua Atletico San Sebastianentzat izan zen (12-38).
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...