JOSE MANUEL SIERRAK AGUR ESANGO DIO ESKUBALOIARI
Eskubaloia

JOSE MANUEL SIERRAK AGUR ESANGO DIO ESKUBALOIARI

Gaur goizean Gurutz Aginagalderekin batera eman duen prentsaurrekoan erretiroa hartuko duela jakinarazi du

Jose Manuel Sierrak, Bidasoako atezainak, denboraldi honen amaieran erretiroa hartuko duela jakitera eman du gaur goizean taldeak eman duen prentsaurrekoan. Nahiz eta aspaldi buruan zuen ideia izan, pausua emateko momentua ailegatu zaiola aipatu du: “Oraindik ez naiz jabetzen ez naizela gehiago arituko zortzi urte nuenetik egin dudan hortan. Oso erabaki zaila da, baina denak du hasiera eta amaiera”.

Jarraian, bere ibilbidearen errepasoa egin du, Bartzelonako taldearen deia jaso zuenetik: “18 urterekin atera nintzen etxetik gustuko nuena egitera”. Lau urte han eman eta gero, Valladoliderako bidea hartu zuen eta bertan, “jokalari moduan nire etapa onena bizi izan nuen”, onartu du Sierrak. Hurrengo urteetan, beste bost hiritan jokatzeko aukera izan zuen, Ciudad Realetik hasi eta Irunera ailegatu arte, tartean Europako beste hiru hiritik pasatuta: Paris, Szeged eta Saran. Gainbegirada honekin amaitzeko, urte hauten guztietan izan dituen “taldekide, entrenatzaile, zuzendari eta afizioari” eskerrak eman nahi izan dizkie “beregan konfidantza edukitzeagatik eta oso maitatua” sentitu delako beti.

Bidasoa taldea izan da bere karrerako azken geldialdia eta oso pozik dagoela hartu zuen erabakiarekin esan du Sierrak: “Bete-betean asmatu dut hona etortzen”. Gainera, berarentzat oso berezia izango da Irunen erretiroa hartzea, izan ere aipatu duen moduan, “hasi nintzen klubaren koloreak, Pedro Alonso Niñoren kolore hori eta urdinak, erretiratuko naizen klubaren berdinak dira”. Bukatzeko, Gurutzi eskerrak eman nahi izan dizkio “agurran gidatzeagatik, niretzat zerbait berria delako”.

Prentsaurrekoari amaiera emateko, hunkituta hitz egin du Gurutz Aginagaldek. Honek, Sierraren “konstantzia eta gainditzeko indarra” goraipatu nahi izan ditu, atezaina “klubak nahi zuen eredua” izan dela azpimarratuz, batez ere Bidasoako parte diren gazteentzat. Azkenik, Aginagaldek eskerrak eman dizkio urte hauetan Bidasoaren atal bilakatzeagatik: “Plazer bat izan da, betirako eskertuak egongo gara talde honen parte izatea erabaki zenuelako eta zorterik onena opa dizut”.

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika