JUAN AYUSO IZAN DA 2024KO ITZULIKO GARAILEA

Seigarren eta azken etapa Carlos Rodriguezek (IGD) irabazi zuen Eibarren

2024ko Itzuliko seigarren eta azken etapa ospatu zen atzo, apirilaren 6an, Eibarren. 137 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zituzten txirrindulariek, baita zazpi mendate igan ere. Etapa erregina izan zen azken hau eta helmugako marran Carlos Rodriguezek (IGD) altxa zituen besoak. Itzulia berriz Juan Ayusoren eskuetan gelditu zen eta bera izan da beraz, aurtengo edizioan podiumeko lehen koskara igan dena.

Seigarren etapa abiadura handian hasi zen eta berehala, 22 txirrindularik osatutako ihesaldia sortu zen. Eguneko lehen bi mendateak igarota, lasterketa buruak 3´20´´ko errenta hartu zuen tropel nagusiarekiko. David de la Cruzek erritmoa bizitu zuen eta Gorlako igoerara bakarrik ailegatu zen. Iheslariek bere bideari segida eman zioten eta zenbait saiakera egon ziren bi talde sortzeko, ez zirenak arrakastatsuak izan. Tropel nagusiak ere lanean jarraitu zuen, aitzineko txirrindulariei denbora kendu nahiean.

Krabelinen, Arraterako igoeran, iheslariek erritmoari eutsi zioten, eta gibeletik, erasoei ekin zieten. Marc Soler eta William Junior Lecerf tropeletik aldendu ziren malda gogorrak hasi zirenean. Lasterketa burua 2’30’’ra zegoen. Talde nagusia desegiten hasi zen orduan. Markina-Xemeindik igarotzean, 54 kilometro falta zirenean, lasterketa burua talde jarraitzailetik 55 segundora zihoan; eta, tropeletik, 1’30’’-ra. Azken talde horretan, Bora-Hansgrohe taldea aldeak murrizten hasi zen, Max Schachmannek (BOH) eraso egingo zuelakoan.

Azkenean, Marc Solerrek, bere taldekide Sjoerd Baxen lanari esker, lasterketa buruko taldean sartzea lortu zuen. Helmugarako 40 kilometro falta ziren eta Soler lasterketako lider birtuala zen. Edonola ere, UAE Team Emirateseko Igor Arrieta tiraka ibili zen iheslarien artean, eta aldeari eutsi zion. Marcek hobaria lortu du eguneko bitarteko bigarren esprintean eta egoera zaildu egin da liderrarentzat.

Izuan, liderrak sailkapen orokorrean garaipena arriskuan zegoela ikusi duenean, erritmoa biziagotu zuen. Ayuso, Carlos Rodríguez, Santi Buitrago eta Isaac del Toro izan ziren gibeletik segitu ziotenak. Rodríguezek, lehendabizi, eta Ayusok, ondotik, segundo batzuk galdu zituen Skjelmoseri egin zioten kontraerasoa. Ayusok ez zuen atzerantz begiratu, eta bakarrik alde egin zuen. Aurretik, bere taldekide Marc Soler eduki zuen zain laguntza emateko. Maillot horiak, ordea, ez zuen amore eman, eta igoeran, Rodríguez harrapatu zuen. Etxebarriarako jaitsieran, Skjelmosek Ayusoren taldearekin bat egitea lortu zuen.

Itzuliko azken mendatea iritsi zen lasterketa, eta aldeak handitzeko azken aukera zenez, Juan Ayusok eraso egin zuen mendatea hasi bezain laster. Carlos Rodríguez baino ez zen haren gurpilaren atzetik irteteko gai izan. Maillot horiak ihesalditik zetorren aliatua aurkitu zuen, Oscar Onley (DFP), bi iheslarien atzetik joateko, Marc Solerrek gain-gainean jarraitu zuen bitartean. Bi espainiarrak ederki moldatu ziren, eta helmugarako 14 kilometro falta zirenean, 25’’ ateratzen zioten Skjelmoseri.

Azkenean, Juan Ayuso eta Carlos Rodríguez elkarrekin ailegatu ziren helmugara, eta behar zuten abantaila eduki zuten, etapako garaipena, sailkapen orokorreko garaipena eta podiuma ziurtatzeko. Txirrindularien erakustaldia bikaina izan zen 2024ko Itzuliko azken etapan. Atzetik, Skjelmoseren taldea ailegatu zen, jakinda garaipena erabakita zegoela.

Horrela, maillot guztiak banatuta, 2024ko maillot horia Juan Ayusorentzat izan ziren eta podiumean lagun izan zituen Carlos Rodriguez, etaparen irabazlea, eta Mattias Skjelmose. Mendiko maillota Sepp Kussentzat izan zen eta puntukakoa Alex Aranburu. Gazte onenaren maillot urdina Ayusok eraman zuen ere eta taldeka, UAE Team Emirates izan zen irabazlea. Euskaldun onena berriz, Pello Bilbao, eta txirrindularirik borrokalariena Marc Soler. Azkenik, aurtengo edizioan ihesaldi luzeena egin zuen txirrindulariari ere saria eman zioten eta hau Enekoitz Azparrenentzat izan zen.

(Argazkia: Sprint Cycling)

Hemen duzue Txirrindulariak webguneak egindako atzoko etaparen bideo laburpena: 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika