Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
15 Eka, 2022
Jokalari irundarrak urte bat gehiago emango du Bidasoan jokatzen, “kamiseta zintzilikatu” baino lehen
Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendaria izango da datorren denboraldian. Horrela jakinarazi dute Gurutz Aginagalde presidenteak eta Julen Aginagalde berak gaur goizean egin duten prentsaurrekoan. Bertan, gainera, Aginagaldek Irungo klubean urtebete gehiago jokatuko duela adierazi dute, baita horren ondoren jokalari moduan erretiroa hartuko duela ere.
Gurutz Aginagalde Bidasoako presidenteak gaur goizean izendapen baten berri eman du. Hain zuzen ere, talde irundarreko jokalaria den Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendaria izango dela argitu du. Gainera, prentsaurrekoa aprobetxatuta, Aginagalderen urtebeteko kontratu luzapenaren berri ere eman du, baita honen ondoren jokalari moduan bere ibilbidea profesionalari agur esango diola. Klubeko lehendakariak aipatu duenez, “klubarentzat berri pozgarria da hau. Taldeari ekarpen handia egiten dion jokalaria da, esperientzia handia baitu partidu garrantzitsuetan”.
Julen Aginagalde ere oso pozik azaldu da etxeko taldean erretiroa hartuko duelako: “Urte honen ondoren, kamiseta zintzilikatuko dut eta etxeko klubean hau egitea harro egoteko modukoa da. Oso pozik nago honengatik”. Datorren denboraldian jokalaria izateaz gain, Aginagalde Bidasoa Klubeko kirol zuzendaria izango da eta bi lanak uztartu beharko ditu. Urte honetan, dagoeneko, kargu berri honen nondik norakoak aztertzen egon da eta “bi lanak aldi berean egitea zaila bada ere, ilusio handiarekin” aurrera eramango dituela onartu du.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...