JULEN AGINAGALDEK URREZKO ETA BRILLANTEZKO INTSIGNIA ETA DOMINA JASOKO DITU
Eskubaloia

JULEN AGINAGALDEK URREZKO ETA BRILLANTEZKO INTSIGNIA ETA DOMINA JASOKO DITU

Espainiako Eskubaloi Erret Federazioaren zuzendaritzak ematen duen saria da hau eta ekainaren 10ean ospatuko den galan jasoko du aitortza Aginagaldek

Julen Aginagalde Akizu Bidasoa Irungo jokalariak Espainiako Eskubaloi Erret Federazioaren Urrezko eta Brillantezko intsignia eta domina jasoko ditu. Horrela adierazi du sari hau emanen dion RFEBMko zuzendaritza batzordeak. Heldu den ekainaren 10ean Madrilen ospatuko den 2023ko Sari Nazionalen galan eginen diote aitortza jokalariari.

Asteburu honetan eskubaloi profesionalean azken pausuak emanen dituen Julen Aginagalde Akizuk Espainiako Eskubaloi Federazioak ematen duen Urrezko eta Brillantezko intsignia eta dominak jasoko ditu bere ibilbideagatik. Bere aitzinetik eskubaloi jokalari handiek jaso dute sari berbera, hala nola, David Barrufetek, Alberto Entrerriosek, Enric Masipek edota Jose Javier Hombradosek.

Aginagalde 1999tik da jokalari profesionala, Bidasoarekin ASOBAL Ligan debuta egin zuenetik hain zuzen. Honez gain, 2006ko ekainean aritu zen lehen aldiz Espainiako selekzio absolutuarekin. Urte guzti hauetan, jokalariak 442 partidu jokatu ditu ASOBAL Ligan, horietatik 252 Bidasoarekin, eta guztira 1.078 gol sartu ditu.

Espainiako Selekzioarekin aldiz, 205 neurketa ofizial jokatu ditu eta 495 gol sartu. Kamiseta gorriarekin munduko txapeldun izan zen 2013an eta Europakoa 2018an eta 2020an. 2016an Europako txapeldunorde izan zen eta 2014an berriz, brontzezko domina irabazi zuen. Domina hau bera ere eskuratu zuen 2011ko Munduko Txapelketan. Bere ibilbidea borobiltzeko, 2021ean Tokion ospatu ziren Joku Olinpikoetan parte hartu zuen eta brontzezko bertze domina ere irabazi zuen.

Taldekako sariez gain, banaka ere zenbait aitortza egin dizkiote jokalari irundarrari. 2010, 2012 eta 2013ean ASOBAL Ligako jokalari onenaren saria eman zioten. Gainera, 2013an eta 2019an, Munduko Txapelketako eta VELUX EHF Champions Leagueko piboterik onena izendatu zuten. Aitortza bera egin zioten 2014ko eta 2016ko Europako Txapelketan, baita 2012an Londresen izan ziren Joku Olinpikoetan ere.

Julen Aginagalde Bidasoa Irungo kirol zuzendaria da gaur egun, bere lehen urrats profesionalak eman zituen klub berean. Hala ere, bertze talde batzuetatik ere pasatu da irundarra. Forkamuntza Il Capo Hondarribia taldean egin ondotik, Plenitude ASOBAL Ligako bertze hiru klub historikoetan ere aritu da pibotea: Ademar Leon, BM Ciudad Real eta Atletico de Madrid. Hauetan ez ezik, Poloniako KS Kielce taldetik ere pasatu da. Azken honetan zebilela, VELUX EHF Champions Leagueko txapeldun izan zen, 2015/16 denboraldian. Honez gain, Poloniako sei liga irabazi ditu eta bertze hainbertze kopa ere (2013/14, 2014/15, 2015/16, 2016/17, 2017/18 eta 2018/19).

ASOBAL Ligan ere zenbait garaipen ditu Aginagaldek. BM Ciudad Real taldearekin Liga bat (2009/10), ASOBAL Kopa bat (2010/11), Espainiako Superkopa bat (2010/11) eta Kluben Munduko Txapelketa bat (2009-2010) irabazi zituen. Ademar Leonekin berriz, ASOBAL Kopa bat (2008/09) eskuratu zuen. Azkenik, Atletico Madrid taldearekin bi Errege Kopa (2011/12 eta 2012/13), Espainiako Superkopa bat (2011/12) eta Kluben Munduko Txapelketa bat (2012) irabazi zituen.

(Argazkia: Haimar Marcos)

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN
Eskubaloia

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN

Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan

Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika