Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
16 Abe, 2022
Julen Azkue Real Uniongo jokalariak ez zuen urtea behar bezala hasi, baina berriz ere martxan da eta Ligan puntuak irabazteko gogoz dago
Barcelona izanen duzue aurkari larunbat honetan. Berezia izanen da partidu hau.
Bai, uste dut urtea ongi bukatzeko aukera ona dela. Filial gogor baten kontra dugu neurketa eta azken partiduetako dinamika ona aprobetxatuz, Liga ahalik eta ondoen bukatu nahi dugu eta ea hiru puntuak etxera ekartzen ahal ditugun.
Denboraldia ez zenuten ongi hasi eta emaitzak ere ez ziren iristen. Orain bai eta honek bertze lasaitasun bat emanen dizue.
Gure denboraldiak gora-beherak izan ditu. Partidu asko jokatu ditugu eta Ligan ere gehiago kostatu zaigu. Kopak ere opari hori eman digu, Mallorcaren aurka jokatzeko aukera. Ligan helburua urtea ahalik eta ondoren bukatzea da eta taula erdian gure burua ikusteak konfidantza ematen ditu bigarren itzuliari begira.
Sailkapena begiratuta, talde guztiak oso parekatuak daude gainera.
Bai, Liga oso berdinduta dago. Puntu oso gutxi daude liderretik azkeneko taldera. Nik uste dut puntuak ateratzean zentratu behar garela. Behean egoteak ez du laguntzen, baina garrantzitsuena puntuak lortzea da eta geroz eta puntu gehiago lortu orain, bukaeran aukera gehiago izanen ditugu goian egoteko.
Urtea bukatzeko Kopako neurketa izanen duzue Galen eta Cadizen kontra bizitutakoa berriz ere bizitu nahi duzue Mallorcaren kontra.
Bai, partidu hau aurretik egindako lanaren oparia da. Cadizen kontrako garaipena oso polita izan zen. Nik uste dut jende engantxatzeko partidua izan zela eta espero dut datorren asteartean jende etortzea, partidu polita izatea eta ea berriz ere Lehen Mailako talde bat kanporatzen dugun.
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...