JULIA ZOZAYA: “SASOI ON BAT EGITEA DA GURE LEHENTASUNA”
Eskubaloia

JULIA ZOZAYA: “SASOI ON BAT EGITEA DA GURE LEHENTASUNA”

Julia Zozaya, eskubaloinean iaz Euskal Kosta taldean aritu zen, Baiona, Angelu eta Biarriatzeko taldeen arteko klubean. Denboraldi honetan Urruñako eskubaloi taldera itzultzea deliberatu du. Pozik eta ilusio handiarekin abiatu du proiektu berria. Urruñako nesken eskubaloi taldean oinarri sendoak sortu nahi dituzte etorkizunean elitean jokatu ahal izateko. Aitor Errazkin lankidea, Julia Zozaya, Urruñako nesken eskubaloi taldeko atezainarekin hitzegin du.

Iaz Nationale 1ean aritu zinen Euskal Kosta taldean, Baiona, Angelu eta Biarriatzeko taldeen arteko klubean. Zertan da aurten klub hori?

Hiru kluben arteko talde bat egin zuten, baina joan den urte bukaeran Angeluk kluba utzi zuen. Orain Baionarekin bakarrik jarraitzen dute eta beraz, Euskal Kosta Baiona deitzen da.

Zuk Urruñara itzultzea deliberatu zenuen. Diferentzia handia dago bi maila hauen artean?

Bai, nire ustez bai. Euskal Kostan maila onean ginen ere, baina desberdintasuna bada.

Urruñan jende anitz dabil eskubaloiean, nesketan ere, zergatik gertatzen da hori?

Kirola maite duen herria da, eta gazte anitz bada kiroletan. Horregatik, eskubaloia ere ongi hartzen da herrian.

Irunen Bidasoa taldea dago. Baduzue harremanik klubarekin?

Nik batzuk ezagutzen ditut, baina orain arte ez zegoen harreman askorik. Urte honetan hasi dira elkarte batzuk egiten. Txapelketa txiki bat ere egin dugu asteburu batean eta gero eta harreman gehiago dago kluben artean.

Hegoaldean ere, nesken eskubaloian, Bera Bera taldea da hurbilena. Kasu honetan, taldearekin harremanik baduzue?

Ez, bat ere. Jostatu gara batzuetan bigarren taldearen kontra, baina ez dugu harremanik eta domaia da ez gaudelako urrun.

Atharratzeko Xibero taldea zuen mailan dago. Nola uler daiteke horrelako herri txiki batek maila altuko taldea ukaitea?

Neskak Nationale 2an daude eta mutilak oraintxe igo dira Nationale 1 mailara. Gazte asko daude eta kirola ere maite dute. Beti zaila izan da Atharratzera jostatzera joatea. Eskubaloia eta kirola dute odolean.

Kirol batzuk lehentasuna dute, baina eskubaloiak ere ikusgarritasuna izan du azken urteotan.

Nire ustez ez dugu erreferentzirik behar. Maite dugu jolastea eta txiki-txikitatik gaude eskubaloian elkarrekin. Telebistan orain ere ikusten da, baina guk ez dugu hori behar. Ez dugu errenferentzi gehiegirik, baina maite dugu eta nire ustez beste zerbait da guretzat.

Nola ikusten duzu Urruñarrak taldea etorkizunean?

Beharbada badugu Nationale 1era igotzeko pentsamendua buruan, baina ez dugu sobera fite pentsatu nahi horri buruz. Sasoi on bat egitea da gure lehentasuna eta mailaz igotzea gero etorriko da.

Honen harira, zein izango da aurtengo denboraldiaren helburua?

Helburua Nationale 2an egotea eta, zergatik ez, gainetik egotea ere. Gero ikusiko dugu nola pasatzen den urtea. Lehengo urtean ere jokalari asko kolpatu ziren eta ez dugu sobera fite mintzatu nahi, baina lehen taldeetan egotea izanen da gure helburua. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika