JUNE LIZASO PROBA KONBINATUETAKO 20 URTEZ AZPIKO ETA MAILA ABSOLUTUKO EUSKADIKO TXAPELDUNA BILAKATU DA

Durango jokoan jarri zen Euskadiko Txapelketaz gain, Ordizian aire libreko bigarren denbora minimoen kontrol jardunaldian, parte hartu zuten Bidasoa Atletiko Taldeko atletek.

June Lizaso asteburuan birritan txapeldun bilakatu zen. Nahiz eta 20 urtez azpiko txapelketan parte hartu, Bidasoa Atletiko Taldeko atletak heptlatoieko proba konbinatuetan, maila absolutuko txapeldun ere bukatu zuen. Talde bidasotarraren ordezkari bakarra izan zen Lizaso, espezialista proba konbinatuetan eta lehiatutako 6 probetan modurik onenean gauzatu zituen.

100 metro hesidunetan, altuera jauzian, pisu jaurtiketan, luzera jauzian, jabalina jaurtiketan eta 800 metroetako proban lehiatu eta honako markak erdietsi zituen:

-100 metro hesidunak: 16,18’’

-Altuera jauzia: 1,57m

-Pisu jaurtiketa: 9,17’’

-Luzera jauzia: 5,27m

-Jabalina jaurtiketa: 29,73m

-800 metroak: 2’30’’97 

Orotara, 4298 puntu eskuratu zituen eta Euskadiko 20 urtez azpiko lehena izateaz gain, maila absolutuko garaikurra ere bereganatu zuen.

Ordizian aire libreko prestaketaren bigarren zita. 

Bidasoa Atletiko Taldeko atleta guztiak burubelarri dihardute aire libreko denboraldia prestatzen eta larunbatean Ordizian, denboraldiko bigarren denbora minimoen kontrolan beren gorputzak astindu zituzten.

Zehazki, larunbateko goiz euritsuan, Bidasoa Atletiko Taldeko 50 atleta eta lasterkarik parte hartu zuten; horietatik, gehienak, talde bidasotarreko harrobiko atleta gazteak izan ziren.

50 horietatik, eguneko emankizun onena Gonzalo Tamayorengandik iritsi zen. Bidasoa Atletiko Taldeko pisu jaurtilariak denboraldi honetako marka onena egin zuen (14,45 metro). 

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika