34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
11 Urr, 2023
Urriaren 30etik azaroaren 2ra bitarte Guadalajaran egonen da Iribar taldearekin kontzentratuta
Javier Fernandez “Jabato”-k zuzentzen duen Espainiako Junior Selekzioak Jon Ander Iribar jokalari bidasotarra deitu du, taldeak duen hurrengo hitzorduan parte hartzeko. Hain zuzen ere, taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Guadalajaran, bertako taldearen eta Recoletas Atletico Valladoliden kontra. Iribar 2004 eta 2005 urteetan jaiotako jokalariek osatutako junior taldean egonen da. Horietako batzuk, jubenil mailan, munduko txapeldun izan dira.
Urriaren 30ean egin du hitzordua Espainiako junior selekzioak. Madrilen elkartuko da taldea eta bertatik, Guadalajarara joanen dira, azaroaren 2ra bitarte kontzentrazioa ospatzeko. Azken egun horretan, 19:30ean, David Santamaria Kiroldegian, Balonmano Guadalajararen kontra arituko dira, Zilarrezko Ohorezko Mailako egungo liderra dena. Azaroaren 3an berriz, Plenitude ASOBAL Ligako Recoletas Atletico Valladoliden kontra ere ariko dira, Huerta del Rey Kiroldegian, 19:30ean.
Jon Ander Iribarrentzat ez da Espainiako selekzioan parte hartzen duen lehen aldia, izan ere, beheko mailetan aritua da aitzinetik. Zumaiarra Pulpo Eskubaloia taldetik ailegatu zen CD Bidasoara eta, pasa den denboraldian, talde honek antolatutako teknifikazio saioetan parte hartu zuen.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...