Kale egin du Real Unionek Logroñon
Futbola

Kale egin du Real Unionek Logroñon

LOGROñéS: Miguel, Julio Rico, Jaime Paredes, Caneda, Amelibia, César Remón, Coulibaly, Salvador, Marcos André (Reguilón, 64’), Muneta (Javi Rey, 78’), Espina (Adrián León, 89’).

REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Esnaola, Ekhi, Estrada, Rodellar, Martins, Ozkoidi (Thaylor, 65’), Mikel Alonso (Arriaga, 60’), Juan Domínguez, Galán,

GOLAK: 1-0: Coulibaly (71’).

EPAILEA: Herrero. Txartel horiak: Caneda eta Remón (Logroñés), Mikel Alonso (Real Union). Txartel gorria: Salvador.

Las Gaunas futbol zelaian galdu du Real Unionek igandean, UD Logroñesi egindako bisitan. Sasoi betean dago Errioxako taldea, baina txuribeltzak irabaztera behartuta zeuden, igoera fasean sartzeko lehiari eusteko. Ondorioz, helburua zeharo konplikatu zaio Irungo taldeari. Bi jardunaldi gelditzen dira, eta lau puntuko desabantaila du Real Unionek laugarren sailkatuarekiko.

Neurketa berdindua izan zen Logroñokoa, bi taldeek eduki baitzituzten abagune onak. Etxeko taldea indartsu sartu zen lehian, baina lehen zatiak aurrera egin ahala, txuribeltzek hobera egin zuten. Bi gol aukera argi eduki zituzten. Mikel Alonsoren jaurtiketa zutoinetik gertu pasa zen lehenengo. Atsedenaldiaren atarian, Ozkoidik kanpora bidali zuen burukada, gola sartzeko dena alde zuenean.

Bigarren zatiak ere itxura orekatua hartu zuen hasieran. Salvadorrek Thaylorri egindako falta gogorrak, ordea, hamar jokalarirekin utzi zuen Logroñes, amaierarako 20 minutu falta zirenean. Alabaina, Real Unionek ezin izan zuen abantaila baliatu. Bi minutu beranduago, 1-0ekoa sartu zuen Coulibalyk, kontraeraso bat borobilduta. Azken txanpan aurrera pausoa eman zuen Asier Santanaren taldeak, baina ez zen gai izan etxeko taldeari min egiteko. Erabakigarria izan daitekeen porrota jaso zuen azkenean.

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika