Kalterik txikiena jaso du Bidasoak Navan
Eskubaloia

Kalterik txikiena jaso du Bidasoak Navan

NAVA: Gómez, Domínguez, López, Virseda (2), Ajo (5), Camino (2), Fernández (1), Carlos Villagrán (7), Rodríguez, Ajo Martín, García (2), Ismael Villagrán, Acebes, Candau (2), Casado

BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Cavero, Trkulja (1), Martínez, Crowley (4), Penón (1), Zildzic (5), Alzaga, Azkue (3), Muiña (5), Vázquez, Gimeno (3), Revin.

MARKAGAILUA: 2-1, 6-2, 9-4, 9-7, 10-7, 11-10 (atsedenaldia); 12-12, 14-15, 17-16, 19-19, 20-20, 22-22.

Nava de la Asunción herriko pilotalekuan berdindu zuen larunbatean Bidasoa-Irunek. Lehen zatian okertu zitzaion norgehiagoka zuzendu zuen, balio handia izan dezakeen puntua eskuratzeko. Hasiera kezkagarria izan zen irundarrentzat. Defentsak ez zuen funtzionatu, eta 8-3ko abantaila hartu zuen Navak hamabigarren minuturako. Cristian Martínez fitxaketak kategoria aldaketaren ordaina jaso zuen, bi aldiz kanporatu zuelako epaileak ordu laurdena bete baino lehen. Atsedenaldia iritsi aurretik, anabasa hura konpontzea lortu zuten horiek. 11-10ekoa sartu zuen Goran Trkuljak, lehen zatia amaitzear zela.

Bigarren zatiko berdintasuna ikaragarria izan zen. Markagailuak oreka irudikatu zuen behin eta berriro. Gol bakarreko abantaila izan zuten taldeek, gehienez ere. Bost minutu falta zirenean, Adrian Crowleyk 20-21ekoa sartu zuen, garaipena lortzeko itxaropena emanez. Baina hurrengo jokaldian, Edgar Penón kanporatu zuen epaileak. Jokalari bat gutxiagorekin aritu zen, beraz, Bidasoa, minutu erabakigarrietan. Egoerari buelta eman eta 22-21ekoa jarri zuen Navak. Iago Muiñak berdintzea lortu bazuen ere, ia berrogeita hamar segundoko jabetza izan zuen etxeko taldeak irabazteko. Orduan bai, sendo eutsi zuen defentsa bidasoarrak, porrotaren hondamendia ekiditeko.

Zazpigarren tokian utzi du Navak Bidasoa, igoera fasetik kanpo. Dena den, bi puntu gehiago dituen Alcobendas hartuko du Fernando Bolearen taldeak datorren larunbatean. Lehen itzulian talde madrildarra menderatu zuenez, irabazita sailkapenean aurrea hartzeko aukera izango du Bidasoak. Lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen. Play off-eko lehen bi txartelak Go Fit Sinfínek eta Valladolidek eskuratuko dituzte. Beste biak lortzeko, lehia bizia izango da Alcobendasen, Navaren eta Bidasoaren artean.

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika