KAPITAINAREN AGURRA
Eskubaloia

KAPITAINAREN AGURRA

 Aurtengoa Iker Serranok Bidasoan jokatuko duen azken urtea izango da. Datorren denboraldian Sacyr Asobal Ligan jarraituko du, Benidormen. 

Aurreko astean Sergio de la Saludek datorren denboraldian jarraituko ez zuela iragarri zuen eta gaur kapitainaren, Iker Serranoren txanda izan da. Bere karrera profesionala talde irundarran hasi zuen, 13 urteren ondoren bueltatu zen eta azken bost denboraldien ostean, gaurko egunean Bidasoari agur esan dio. Bizitzan bezala, denak hasiera eta bukaera behar du. Bueltatu zenean, Bidasoan erretiratzeko nahia erakutsi zuen. “Pandemiaren egoerak behartuta” zuen nahia ez du beteko, baina aldagelan eta zelgoaren artean uzten duen oroitzapena ordezkaezina da. Kapitainak, bere ametsa beteta (Bidasoako kapitain izan eta Bidasoarekin Europan barrena lehiatzea), datorren denboraldian ez du Bidasoan jokatuko.

Bidasoan, Zarautzen, Almerian, Arraten, Puerto Sagunton, Tremblayen, MHSAn eta berriz Bidasoan aritu ostean, datorren denboraldian Benidormen arituko dela jakinarazi du Iker Serrano urretxuarrak. 36 urte dituelarik, denboraldi berria beteko du BM Benidormen, egungo Sacyr Asobal Ligako hamargarren sailkatuta (oraindik ez da ofiziala).

Honako hitz hauek erabili ditu Iker Serranok “bere bihotzeko kluba” agurtzeko: “duela 20 urte iritsi nintzen Urretxutik Bidasoara eta gaur taldea uzteko berria eman behar dut. Taldea uzten dut, ez kluba. Denetarik bizi izan dut klubarekin, Asobaleko debuta, itzulera, ez jeisteagatik borrokatzea, klubaren hazkundea, garaikurrak lortzeagatik lehiatzea…Bizipen hunkigarri asko uzten dizkidate Irunen igaro ditudan une bakoitzak. Horregatik, eskerrak Bidasoa osatzen duen familia guztiari eman behar dizkiot. Hiru presidentei, izan ditudan entrenatzaile eta taldekidei eta nola ez, klubetik pasa diren langileei ere bai. Emozionatuta agur esaten dut, baina, era berean, lasai. Gauzak oso ondo egiten ari dira azken urteetan eta uzten dudan aldagela oso sendo dago. Bidasoaren bazkide eta jarraitzaile izaten jarraituko dut aurrerantzean”.

Zaleak ere presente izan ditu bere agurrean: “urte guztietan zehar jendeak izan duen maitasun keinu bakoitzarengatik, eskerrik asko. Azken bost urteetako bidaia izaugarria izan da eta hein handi batean, Bidasoako zalegoa bertan bidelagun izan dugulako izan da. Nahiz eta egoerak zalegoa Artalekura bertaratzea ez duen baimentzen, beti nabaritu dugu zuen laguntza”.

Datuak:

Bost urte hauetan, egungo kapitain bidasotarrak partida guztiak jokatu ditu Sacyr Asobal Ligan, bakarra izan ezik, Liga hartako bosgarren jardunaldian Fertiberia Puerto Saguntoren aurka horiz jantzi zenetik. Orduz geroztik jokatutako 129 partidatan, Serranok 291 gol sartu ditu. Europan, 12 partida jokatu ditu VELUX EHF Champions League-n (18 gol), eta beste hiru EHF European League-n (4 gol). Errege Kopan 14 partida jokatu ditu (47 gol); eta lau Asobal Kopan (10 gol).

Klubaren eskertza mezua.

Prentsaurrekoan, Bidasoako jokalari izandako hiru lehendakarien (Javier Sesmaren, Jose Angel Soduperen eta Gurutz Aginagalderen), talde irundarraren plantilaren eta klubeko langileen babesa jaso du. Guzti-guztiek Iker Serrano kapitainak merezi zuen agurra eskaini nahi izan diote. Gurutz Aginagalderen aburuz, “jokalari zein pertsona bezala, beti bere ehuneko ehuna eman du Bidasoaren alde. Kapitain izatea egoera zailean egokitu zitzaion, baina arlo guztietan bikain aritu da. Ezin zaio eskerrak ez den beste ezer eman. Etxeko ateak beti irekiak izango ditu. Abentura berrian zorterik onena opa diogu”.

Agurren ondotik, fitxaketak.

Azkar mugitu beharko da Bidasoa pibote eta zentral postuak indarberritzeko. Eskubaloiko fitxaketa-merkatua irekita dago eta Asobal zein Europako gainontzeko ligetako taldeak oso adi daude jokalariak sinatzeko garaian. Talde irundarraren kasuan, datorren denboraldian Sergio de la Saludek eta Iker Serranok jarraituko ez dutela besterik ez dakigu. Taldeko aldagelaren bizkarrezurra birmoldatu beharko du. 

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK
Eskubaloia

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK

Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra

Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR

Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan

Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika