Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
24 Ots, 2021
Jokalari zumaiarrak Jordi Ribera hautatzailearen deia jaso du Espainiako Selekzioarekin martxoan bi neurketa jokatzeko.
Denon ahotan zegoen. Kauldi Odriozola Espainiako eskubaloi selekzioarekin aritzeko maila erakusten ari zen denboraldi osoan zehar. Gabonetan Espainiako B selekzioarekin jokatzen izan zen, Xoan Ledo eta Jon Azkuerekin batera. Horrek adierazi nahi zuen edozein unetan Jordi Riberak dei zezakela. Atzo bertan, dei hura jaso zuen Bidasoa Irunen jokalari zumaiarrak. Jordi Riberak EHF EURO Cup 2022ko lagunarteko txapelketako seigarren jardunaldia, eta Egiptoren aurkako lagunartekoa jokatzeko hautatu du. Selekzio absolutuarekin jokatzeko jasotzen duen bigarren deia da.
Lehen neurketa jokatzeko Espainiako eskubaloi selkezioaren espedizioak Esloveniara bidaiatuko du. EHF EURO Cup 2022 delako txapelketan, Eslovaquiak, Hungariak, Espainiak (egungo Europako txapeldunak) eta Kroaziak (Europako txapeldunordeak) jokatzen dute. Hain zuzen ere, jokoan jarriko den seigarren jardunaldi honetan, etxean jokatzen duen Eslovaquiako selekezioa izango dute aurkari. Martxoak 10, arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute.
Biraren bigarren neurketa, aldiz, Madrilgo Wizink Center aretoan izango da. Bertan, azkeneko Munduko Txapelketan sorpresa izan zen Egipto izango dute arerio. Lagunartekoa martxoaren 13an, arratsaldeko 20:00etan jokatuko da.
Errege Kopako ordutegia prest
Espainiako selekzioak Egiptoren aurka jokatuko duen areto berberan, Errege Kopako txapelketa jokatuko da. Txapelketako ordutegia prest dago; hala ere, berri nabarmenena Madril Wizink Centerren 1500 jarraitzailek Errege Kopako nondik norakoak zuzenean ikusteko aukera izango dutela da.
Bidasoak BM Benidorm izango du arerio, pasaden urteko aurkari bera, eta martxoaren 5ean arratsaldeko 15:00etan jokatuko dute errebantxako neurketa. Irabaztekotan, Bidasoak Leongo Ademar eta Bada Huescaren arteko irabazletik jokatuko luke final-erdia.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...