KIROL 2022 EKITALDIA OSTIRALEAN FICOBAN

Kirola eta osasuna uztartuko dituen jardunaldi honetan, Bi On Be proiektua aurkeztuko dute Igor Emeryk, Alex Arietak eta Herve Etcheverryk

Orain dela bi urte bultzatu zuten Bi On Be proiektua Igor Emeryk, Alex Arietak eta Herve Etcheverryk. Proiektu honek eskualdeko kirol eskaintza guztiak bildu eta bertako jendeari kirola egitea erraztea du helburu nagusia. Ideia honi forma eman zioten hiru kideek, enpresa informatiko baten laguntzaz, eta Euroeskualdearen babesa lortu dute orain. Lan hau ezagutzera emateko, ostiral honetan Ficoban, Kirol 2022 ekitaldia antolatu dute, kirola eta osasuna ardatz izango dituen egitarau zabal batekin.

Datorren ostiralean, ekainak 17, Kirol 2022 ekitaldia ospatuko da Ficoban. Pantxika Maitiak eta Julian Iantzik aurkeztuta, Euroeskualdeko topaketa izatea espero dute antolatzaileek, kirola, osasuna eta ongizatearen harira, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldea elkartzeko aukera hain zuzen ere. Horretarako, 9:00etatik hasita 15:00ak bitarte, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru ospatuko dira bertan, hiru lurraldeetako hizlari entzutetsuen eskutik. Tartean, Emeryk, Arietak eta Etcheverryk beraiek sortutako proiektua aurkeztuko dute baita ere, Bi On Be. Hitzaldiak hiru hizkuntzetan egingo dira (euskara, gaztelera eta frantsesa), eta nahi duenak aldibereko itzulpena izango du eskuragarri. (Egitarau osoa esteka honetan izena emanda ikus daiteke: http://bionbe.com).

Igor Emeryk, proiektuaren sortzaileetako batek eta Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Bi On Be proiektua garatzerako orduan Euroeskualdearen laguntza garrantzitsua izan dela azpimarratu du: “Ekimen honen ardatz nagusia kirola, osasuna, ongizatea eta lurraldea dira, mugaz gaindiko eremu batean bizi garelako eta hori oso aberasgarria da. Proiektu honen bitartez honi kolorea eman nahi diogu. Orain dela bi urte hasi ginen lanean eta poliki-poliki ideia garatzen joan gara eta, Euroeskualdearen laguntzarekin, aurrera ateratzeko aukera izan dugu”.

Arola Urdangarinek ere, Euroeskualdeko zuzendariak, gure lurralderako ekimen honek izango duen garrantzia goraipatu du: “Guretzat, Euroeskualderako, horrelako proiektuak bultzatzea gure lanaren bihotzean dago. Konkretuki proiektu honetan, kirola, osasuna, eleaniztasuna eta kultura lantzen da, elkar hobeto ezagutzeko dago pentsatuta eta, hau guztia, Euroeskualdearen barrenean dago. Gure deialdiaren bitartez finantzatu dugu aurten proiektu hau eta horren barruan, plataforma garatzeko ere balioko du. Ostiralean, gai anitzak landuko ditugu eta oso interesgarria izango da gure Euroeskualderako eta gure lurraldean osasuna, kirola eta kultur partekatua garatzeko”.

Ostiraleko ekitaldian edonork parte har dezake eta doainik izango da. Hala ere, izena eman behar da osteguna baino lehen, izan ere, lekuak mugatuak izango dira. Izena emateko, proiektuaren webgunean bertan egin daiteke, http://bionbe.com helbidean.

JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenez

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika