KIROLETIK - EMAKUMEOK ZAST!
Multimedia

KIROLETIK - EMAKUMEOK ZAST!

Kera eta Parean elkarteen lankidetzatik Emakumeok Zast! izeneko proiektua jaio da. Kirolaren praktika aitzakia hartuta, Irunen bizi diren emakumeen arteko harremanak estutzeko topaketak antolatu dituzte. Kera elkarteko Palmira Dual eta Parean elkarteko Ainara Lopez pozik agertu dira proiektuaren lehen edizioaren emaitzarekin, ahal bezain laster proiektuaren bigarren edizioari ekiteko gogoz.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika