KIROLETIK PODCASTA 2021-04-01
Multimedia

KIROLETIK PODCASTA 2021-04-01

Apirila Kiroletik saioarekin estreinatu dugu Antxeta Irratian. Oporretara joan aurretik, Real Unioneko neguko fitxaketa, Zourdine Thior izan dugu gonbidatu gisa. Berarekin, Real Unionek aurrean dituen erronkak errepasatu ditugu. Iker Serranoren agurrari saio berezia eskaini diogu. Urretxuarraren agurreko mezuak eskaini ditugu. Horretaz gain, igandean Uranzu pilotalekuan Emakume Masters Cupeko finala jokatuko da eta protagonisten adierazpenak entzungai izango dira. 

Hori gutxi ez eta larunbateko Errege Kopako finalaren euskal derbiaren atariko txikia egin dugu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika