Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen
Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...
10 Mai, 2021
Italiako Ivrea hirian jokatu den Europako Slalom Txapelketan Santiagotarrakeko palistetatik Klara Olazabalek soilik eskuratu zuen finalean sailkatzea.
Denboraldi garrantzitsua da Santiagotarrakeko palistentzat, txapelketa garrantzitsuak dituzte jokoan, tartean, Joko Olinpikoak. Momentuz, Ander Elosegik soilik dauka Tokion parte hartzeko txartela, baina nork daki beste eskualdeko palisten batek ere lor dezakeen ‘garaipen’ hori. Dakiguna da, asteburu honetan, Italiako Ivrea hirian Europako Slalom Txapelketa jokatu dela eta Santiagotarrakeko palistek ez dituztela erdietsi nahi bezain besteko emaitzak.
Bikain hasi zuten hirurek txapelketan. Ostiraldeko klasifikatorian, Klara Olazabalek, Joan Crespok eta Ander Elosegik finalerdietarako txartela eskuratu zuten. Joan Crespo, K1 modalitateko lehen 30 palisten artean sailkatu zen lehen jeitsieran, Klara Olazabal bigarren mangako irabazle irten zen eta Ander Elosegik eguneko denborarik onena erdietsi zuen. Azken biak, C1 modalitatean aritzen dira.
Larunbatean finalerdiak ez zen Joan Cresporen eguna izan. Santiagotarrakeko palista lehen sailkatuekiko oso urrun geratu zen eta ezin izan zuen Europako Txapelketako finalera igaro. Hamaseigarren postuan bukatu zuen txapelketa Crespok, lehen sailkatuarekiko 5.05 segunduetara. Ander Elosegik, K1 modalitatean, Joan Cresporen bide bera jarraitu zuen. Ez zuen denbora ona egin eta finaletik kanpo geratu zen.
Klara Olazabalek, aldiz, bai, finalerako txartela eskuratu zuen Behe Bidasoa Eskualdeko ordezkari bakarra izan zen. Hain zuzen ere, finalera mangako bosgarren denbor onenarekin sailkatu zen. Miren Lazkano euskaldunak irabazi zuen Europako Txapelketan, hamargarren postua eskuratu zuen Klara Olazabalek. Esan bezala, Behe Bidasoa eskualdeko hiru ordezkarietatik emaitza onena erdietsi zuen izan zen Olazabal.
Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen
Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...
Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek
Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...
Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa
Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...
Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka
Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean...