Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
19 Abe, 2019 Irun, Rugby, Zaisa Txingudi Rugby Club Irun
Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak porrot mingarria jasan zuen aurreko asteburuan Elorrioren aurka, sailkapeneko azkena zenaren aurka. Orain, 14-44koaren ondoren, bidasoatarrak dira azkenak.
Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak aukera paregabea zuen lehen itzulia eta urtea egoera lasai batean bukatzen. Baina oso lokaztuta zegoen zelai batean Elorrio izan zuen aurrean, etxean jokatzen bazuen ere kalte handia egin zion zelaiaren egoerak eta ordea, Elorriori ondo egin zion.
Oso gaizki hasi zuen neurketa Zaisa Txingudi Rugby Taldeak eta neurketa osoan zehar tonika berdina eman zen. Bigarren minutuan, zigor kolpe eta falta askoren bidez Elorriok metro asko aurreratu zen talde bidasoatarren zelaian eta hegaletik Elorriok eguneko lehen entsegua lortu zuten (0-7). Zazpigarren minutuan, berriz ere, Zaisa Txingudi Taldeak metro asko oparitu zizkion talde bizkaitarrari zigor kolpeen bidez eta bigarren entsegua erdietsi zuten (0-14). Talde bidasoatarrak ezin zuen Elorrioren erasoa gelditu, eta falta asko egitearen ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin egon ziren 10 minututan. Elorriok bikain baliatu zuen abantaila eta 11.minutuan 0-17koa ezarri zuen zutoinen artean bidalitako jaurtiketa baten bidez.
Orduan izan zen Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak erreakzionatu zuen unea eta neurketa dominatzen hasi ziren. Aurrelariek hobetu zuten bere jokoa eta meleetan gainentzen hasi ziren, horrela, 22.minutuan Ugo Poncinik Zaisa Txingudi Errugbi taldearen lehen entsegua gauzatu zuen (7-17). Etxeko taldeak lanean jarraitu zuen eta Ugo Poncinik, bigarrenez, hiru puntutara hurbildu zuen Zaisa Txingudi Errugbi Taldea (14-17).
Emaitza honekin atsedenaldira iritsi zen, baina bigarren zatian Elorrio jaun eta jabe izan zen. Egia da, markagailuan aurreratzeko aukerak izan zituela etxeko taldeak, baina Elorrio ondo defendatu zen eta beren aukerak bikain baliatu zituzten. Talde bidasoatarrak ez zuen punturik batu bigarren zati honetan, ordea, Elorriok 44 puntu arte iritsi zen, hiru entsegu eta jaurtiketa baten bitartez.
14-44ko emaitzarekin, Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak urtea azken postuan bukatzen du. Txapelketara urtarrilaren 11ean bueltatuko dira Getxoren aurka jokatzeko. Azkenak dira, baina salbazioa puntu bakar batetara daukate, asko hobetzeke eta bigarren itzuli osoa aurretik.
Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko
Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...