Kolpea eman du Unionek Lasesarren irabazita
Futbola

Kolpea eman du Unionek Lasesarren irabazita

BARAKALDO: Guillén, Aldalur, Gayoso, Odei (Alain, 46'), Larreategi, Albisua (Cerrajería, 60'), Aguiar, Usi, Gerardo, Vidal (Cabezas, 80), Goti.

REAL UNION: Tena, Azkoiti, Morcillo, Aimar, Esnaola, Rodellar, Silas (Ozkoidi, 65'), Eneko Romo, Juan Domínguez, Seguin (Urkizu, 71'), Goikoetxea (Galán, 82').

GOLAK: 0-1: Eneko Romo (34'). 0-2: Goikoetxea (50'). 0-3: Galán (87').

EPAILEA: Ruiz álvarez. Txartel horiak: Odei, Goti (Barakaldo); Seguin, Urkizu (Real Union).

Aurkariak beldurtzeko moduko garaipena lortu zuen larunbatean Real Unionek. Talde trinkoa izan zen Lasesarren, sendo aritu zen defentsan, eta etekina atera zien Barakaldoren hutsegiteei. Etxeko taldea nagusi izan zen lehen zatian. Baloiaren jabetza eduki zuen, baina lana izan zuen irundarren presioa gainditzeko. Abaguneak sortu zituzten hala ere, eta Jon Tenak esku hartu behar izan zuen gola ekiditeko. Aguiarren burukada eta Vidalen jaurtiketa gelditu zituen. Bizkaitarrak partidaren kontrola eskuratzen ari zirela zirudienean, Odeik Azkoitiri egindako penaltiak neurketa aldatu zuen. Eneko Romok sarera bidali zuen baloia jaurtiketan, irundarrei abantaila baliotsua emanez. Atsedenaldira arte, bigarrena sartzeko aukera izan zuen Unionek kontraerasoetan.

Aldagelatik bueltan lortu zuten azkenean. Bigarren zatiko bosgarren minutuan, Larreategik galdutako baloia eskuratu, eta atezaina gainditu zuen Iñaki Goikoetxeak. Kolpeari buelta eman ondoren, erasoan jarraitu zuen Barakaldok, golaren bila. Real Unionek atzera egin zuen pixkanaka, abantailari eusteko asmoz. Itxaropena emango zion gola hurbil izan zuen Ezkerraldeko taldeak. 86.minutuan Alain Arroyoren errematea urrundu zuen Tenak. Baina hurrengo jokaldian, zelaian sartu berria zen Galanek norgehiagoka erabaki zuen, Larreategiren hutsa baliatuta. Garaipenarekin, Barakaldo aurkari zuzena urrun utzi du Real Unionek. Sei puntuko aldea du bizkaitarrekiko. Ostegunean Leioa hartuko du Aitor Zulaikaren taldeak Stadium Galen.

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika