KONTXAKO BANDERAKO LEHEN JARDUNALDIAN HONDARRIBITARRAK SEIGARREN ETA BIGARREN
Arrauna

KONTXAKO BANDERAKO LEHEN JARDUNALDIAN HONDARRIBITARRAK SEIGARREN ETA BIGARREN

Hondarribiako emakumeak seigarren izan ziren estropadan eta gizonezkoak berriz, bigarren, euren txanda irabazita

Kontxako Bandera lehen jardunaldia ospatu zen igande eguerdian. Emakumeak izan ziren lehenak lehiatzen eta bertan, Tolosaldeak hartu zuen sailkapeneko lidergotza. Hondarribia berriz, seigarren izan zen. Gizonetan, Ama Guadalupeko arraunlariek lehen txanda irabazi zuten, baina Urdaibaiek eraman zuen garaipena azkenean. Hala ere, Mikel Orbañanosek entrenatzen dituen mutilak bigarren sailkatu ziren.

Emakumeek ireki zuten Kontxako Banderako lehen jardunaldiko estropada. Lehen tandan Orio nagusitu bazen ere, bigarrenean Tolosaldeak hartu zuen honen erreleboa. 10:37ko denborarekin, sailkapen orokorreko lidergotza lortu zuen. Bere gibeletik, hurrenez hurren, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio, Hibaika, Hondarribia (10:59), Zumaia eta Kaiku sailkatu ziren.

Gizonetan berriz, lehen txandan, Hondarribiako arraunlariek hartu zuten aurrea. Garaipena eskuratu zuen, 19:22eko denborarekin, baina bigarren txandan, Urdaibaiek denbora hori hobetu eta lehen jardunaldiko irabazlea izan zen, 19:20ko denborarekin. Euren gibeletik traineru hauek sailkatu ziren hurrenez hurren: Donostiarra, Orio, Zierbena, Cabo, Getaria eta Ondarroa.

Emaitza hauekin, irailaren 10ean, datorren igandean, erabakiko da zein den 2023ko Kontxako Banderako irabazlea. 

(Argazkia: Bidasoko Hitza)

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika