KONTXAKO LEHEN KOLPEA HONDARRIBIAK EMAN DU
Arrauna

KONTXAKO LEHEN KOLPEA HONDARRIBIAK EMAN DU

Hondarribiak 19’19’’88ko denbora lortuta Kontxako Estropadako lehen jardunaldian nagusitu da Oriori bost segunduko abantaila sartuz. Emakumezkoetan Hondarribia bostgarrena izan da

Azkenean iritsi zen arraunaren mundua inguratzen duten pertsonek gogoko duten estropadaren txanda. Kontxako Estropadak zirrara berezi bat sortzen badu urtero, aurtengoa are eta zirraragarriagoa izango da parte hartzen duten zortzi traineruen berdintasunaren erruz.

Ostegunean estropada berezi honen sailkatze fasea ospatu zen eta Donostiarrarekin batera zazpi traineru pribilegiatuk iraileko lehen bi igandetan Donostiako uretan arraun egiteko txartelxoa eskuratu zuten. Traineru horiek, Ondarroa, Orio, Santurtzi, Hondarribia, Kaiku, Urdaibai, Zierbena eta aurretik sailkatuta dagoen Donostiarra izan ziren.

Horrela, lehen igandeko 12:00ak iritsita lehen txanda eta lehen paladak emateko unea iritsi zen, Santurtzi, Orio, Kaiku eta Bermeoren unea. Lehen luzean Kaiku hasieratik atzean geratu zen eta oriotarrek, santurtziarrek eta bermeotarrek lehia bizia izan zuten. Ziabogatik bueltan Oriok hartu zuen estropadako burua poparean lan bikaina eginez baina Santurtziko ‘Sotera’ oso hurbil zuten, hain hurbil non palak ikutzear izan ziren ere baina azkenean ez zen aferarik suertatu. Lan handia egin ondoren, Orio iritsi zen txandako lehena 19’25’’42ko denbora eginez eta hiru segundu beranduago Santurtzi heldu zen. Urdaibai hirugarren izan ziren Oriorekiko 13 segundu galduz eta 53 segunduko atzerapenarekin Kaiku lehen txandako azken postua okupatu zuen.

Bigarren txandan eta lehen txandako erreferentzia guztiekin, Ondarroa, Hondarribia, Donostiarra eta Zierbena aritu ziren ordea. Azken hiruak bikain aritu ziren arraunean lehen metroetan baina pixkanaka pixkana txandako garailea Hondarribia eta Zierbenaren artean egongo zela zirudien. Hala izan zen, ziabogara berdinduta iritsi ziren, baina ziabogaren ondoren poparean Joseba Amunarrizek eta bere arraunlariek sekulako emanaldia eman zuten. Horrela eguneko denborarik onena lortu zuten, Orio eta Santurtziren aurretik. Zierbena izan zen bigarrena bigarren txandan 15 segunduko atzerapenarekin eta eguneko laugarren bukatzeko balio izan zitzaion. Donostiarra hirugarren izan zen eta Urdaibairen atzetik sailkapeneko seigarrena izatea lortu zuen. Ondarroa izan zen bigarren txandako azken sailkatua, baina ez egunekoa, izan ere, zazpigarren bukatu zuen Kaikuren aurretik.

Hau izan zen Kontxako Estropadaren lehen jardunaldiaren sailkapen nagusia:

1-Hondarribia 19’19’’88

2-Orio 19’25’’42

3-Santurtzi 19’29’’00

4-Zierbena 19’34’’82

5-Urdaibai 19’38’’92

6-Donostiarra 19’43’’18

7-Ondarroa 19’50’’30

8-Kaiku 20’13’’52 

Bigarren jardunaldia datorren igandean ospatuko da, dena jokatzeke bai, baina Hondarribiak bost segunduko lehen kolpea emana du jada.

Emakumezkoen Kontxako banderan ere Orio nagusi

Emakumezkoen estropada 11:30etan izan zuen hasiera eta lehen txandan Orio, Hibaika, Hondarribia eta Donostiarra aritu ziren. Oriok agindu zuen hasieratik, baina oso txanda gogorra eta erakargarria izan zen, ziabogara Hibaika eta Hondarribiak hiru segunduko desabantaila zuten soilik. Baina poparean pixkanaka pixkanaka errenta ateratzen hasi ziren oriotarrak eta azkenean 10 segunduko abantaila lortu zuten Hibaikarekiko. Eguneko hirugarren sailkatuak izan ziren oreretarrak, lehen txandan hirugarren postuan Hondarribia iritsi zen 18 segunduko atzerapenarekin eta eguneko bostgarren sailkatuak izan ziren. Donostiarra iritsi zen azkena lehen txandan eta eguneko zazpigarrenak izatea soilik lortu zuten.

Bigarren txandan, beste lau traineruk arraun egin zuten, Arraun Lagunak, San Juan, Riveira eta Zumaia hain zuzen. Espero zen bezala Arraun Lagunak izan zen txandako garailea eta Orioren atzetik bigarren postuan bukatu zuten Kontxako Estropadaren lehen jardunaldi honetan. Txandako bigarrena San Juan izan zen sailkapen nagusian laugarren postuan bukatuz, bide horretan, bigarren jardunaldian ohorezko txandan arraun egingo dute arroxek. Riveira izan zen hirugarren eta Hondarribitarren ondoren, eguneko seigarren postuan bukatu zuten galiziarrek. Txandako azkena Zumaia izan zen, hauen kasuan, eguneko azken postuan iritsi ziren ere.

Hau izan zen Kontxako Estropadaren lehen jardunaldiaren sailkapen nagusia:

1-Orio 10’43’’34

2-Arraun Lagunak 10’49’’76

3-Hibaika 10’54’’04

4-San Juan 10’56’’60

5-Hondarribia 11’01’’40

6-Riveira 11’04’’84

7-Donostiarra 11’05’’92

8-Zumaia 11’09’’26 

Gizonezkoetan bezala, Kontxako Estropadaren bigarren jardunaldia bukatu arte ezin izango da txapelduna zein izango den jakin. Argi dagoena da, Euskotren Liga irabazi ondoren eta Arraun Lagunaki sei segunduko abantaila izanez, Orio dela emakumezkoetan Ikurriña preziatua lortzeko hautagairik nagusia. 

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika