Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
18 Ira, 2016
Amaitu da 2016ko San Miguel Liga, Urdaibairen garaipenarekin. Bou Bizkaiak irabazi ditu azken asteburuko bi estropadak. Larunbatekoa etxean, Bermeon, eta igandekoa Portugaleten, CaixaBank banderan. Hondarribia bigarren izan da bietan, eta urrun samar geratu zaio, gainera, aurkarien ontzia. 19 segundora larunbatean, eta zazpira, igandean. San Miguel Ligako azken sailkapenean, lau puntuko aldea atera dio Urdaibaik Hondarribia Arraun Elkarteari.
Hasiera bikaina eman zioten berdeek denboraldiari, baina azken txanpan, bermeotarrak gehiago izan dira. Edonola ere, ikusgarria izan da ontzi nagusien arteko lehia. Bi sari preziatuenak, ordea, Kontxako Bandera eta San Miguel Liga, bizkaitarrek eskuratu dituzte. Hala ere, azpimarratzeko eta baloratzeko moduko denboraldia osatu du Hondarribiak. Bederatzi bandera irabazi ditu ligan, Urdaibaik bezain beste. Gainera, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi ditu Ama Guadalupekoak. Aurreko urteetako bideari eutsi dio, maila handia emanez.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...