KROAZIAN ERABAKIKO DA KANPORAKETA
Eskubaloia

KROAZIAN ERABAKIKO DA KANPORAKETA

Itzulerako neurketa gogorra izango du Bidasoak Kroazian, asko sufrituta Bidasoak 30-27 irabazi dio RK Nexeri. Kroaziarrak talde ona eta gogorra direla demostratu dute.

Lehen zatia oso gogorra izan da, Bidasoak asko sufritu du eta argi geratu da RK Nexe talde gogorra dela. 5.minutuan Pesici bi minutuko zigorrarekin egotzi dute, ordura arte, pibote Serbiarrak bi gol eskuratu eta min handia eragin dio defentsari. Orduan, Bidasoak 3-0eko partziala lortu du 6-4 berriz aurretik jartzeko.

Hala ere, 12.minututik aurrera zailtasun handiak izan ditu Bidasoak, erasoan zein defentsan. Kroaziarra bi goleko aldera hurbildu da (8-6) eta Jacobo Cuetarak Pesicen lana oztopatzeko helburuarekin hutsartea eskatu du; izan ere, Nexek erdietsitako 8 goletatik 4 azken bi denboraldietan Leongo Ademarren aritutako piboteak gauzatu ditu. Bidasoak erasoan huts egiten jarraitu du eta kroaziarrek pixkanaka aldea jaten joan dira neurketa berdindu eta 8-9 aurretik joan arte. Bigarren hutsarte bat eskatzera behartuta ikusi da Cuetara, Bidasoa ezinean aurkitu da Nexek egiten zuen piboteko lana gelditzeko. Bigarren hutsartearen ondoren, Bidasoa hobeto kokatu da defentsan eta neurketa berdintzea lortu du. Azken hamar minutuetan bi taldeek ondo estutu dute defentsan eta atsedenaldira arte golak egiteko aukerak murriztu egin dira. 14-14ko berdinketarekin bukatu dira lehen 30 minutuak.

Zailtasunak bigarren zatian jarraitu dute, lehen bi minutuetan talde kroaziarra 14-16 aurretik jarri da. Laugarren minutuan, Jelinicek txartel gorria ikusi du Donat Bartoki kolpe gogor bat eman ondoren, baina kroaziarrek bere horretan jarraitu dute, defentsa la nona eginez eta erasoan golak gauzatzen. Denbora asko geratzen zen oraindik eta beti bezala, Bidasoak barrutik indarra atera du neurketari buelta eman eta markagailua berdintzeko. Bi minututan 15-17ko markagailutik, neurketa 17-17 berdintzera pasa da talde irundarra. Baina, beste behin, RK Nexek Pesic pibotea aurkitzen jakin dute eta bi golen aldera hurrundu dira (18-20).

Erasoan zulo bat aurkitzeko eraso luzeak burutu behar izan ditu Bidasoak, baina pixkanaka markagailua berdintzea lortu du 16.minutuan (21-21). Jose Manuel Sierraren geldiketek talde irundarra defentsan hauspotu dute, baina RK Nexe lan txukuna egiten jarraitu du. Neurketako azken 10 minutuetara 22-23–ko markagailuarekin iritsi dira bi taldeak, eta orduan, gol trukaketan aritu dira. RK Nexe oso fin ibili da norgehiagoka osoan zehar, baliabide ugari dituela erakutsi dute, baina, azken minutuetan, Bidasoak azken jardunaldietako maila berreskuratu du eta minutu garrantzitsuenetan asmatzen jakin du. Neurketa bukatzeko bost minuturen faltan, Bidasoa markagailuan aurretik jarri da aspaldiko partez (25-24) eta aldeko aldea murritza bazen ere, ondo kudeatu dute. Asko borrokatu ostean, Bidasoak 30-27 garaitu du RK Nexe. EHF European Leagueko bigarren kanporaketa Kroazian erabakiko da, hiru goleko aldea defendatu beharko du talde irundarrak. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika