Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
07 Ots, 2023
Sarrerak eta autobusean joateko txartela Real Unionen denda ofizialean eskura daitezke
Real Unionek, Autocares Unitravel enpresaren laguntzarekin, Reale Arenara joateko autobusa antolatu du. Talde txuribeltzak datorren larunbatean, otsailaren 11n, partidua jokatuko du Sanseren kontra. Zaleek neurketa ikustera joateko aukera izanen dute beraz, eta Reale Arenan sartzeko sarrerak eta autobusean joateko txartela Real Unionen denda ofizialean eskura ditzakete.
Errealak 500 sarrera eman dizkio Real Unioni, bere zaleen artean saltzeko. Datozen egunotan klubak Stadium Galen duen denda ofizialean egonen dira salgai, neurketa ikustera joateko autobuseko txartelekin batera. Soilik sarrera eskuratu nahi dutenek 12 euroan eros dezakete. Autobuseko txartela bakarrik nahi dutenek berriz, 5 euro ordaindu beharko dute. Azkenik, partidurako eta autobuserako sarrerak nahi dituztenek 17 euroen truke lor ditzakete.
Sanse eta Real Unionen arteko partidua larunbatean izanen da, otsailaren 11n, 19:00etan. Autobusa Stadium Galetik aterako da 17:00etan eta itzulera, 21:15ean izanen da, neurketa bukatzerakoan. Sarrerak lortzeko berriz, Real Unionen denda ofizialera hurbildu beharko da, ohiko ordutegian: astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Sarrerak eskuratzeko azken eguna ortzirale hau izanen da, otsailaren 10a, 19:00ak arte.
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...