08 Abe, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Barakaldo, Segunda Division B
Real Unionen bolada ona Barakaldok eten du, talde txuribeltza markagailuan aurreratu bazen ere, Barakaldok 2-1 garaipena erdietsi zuen
Real Unionek ez zuen ezer postiborik atera Lasesarren egindako bisitan. Azken neurketetako bolada ona eten da eta jeitsiera eta promozio postuak postuak guztiz aldentzeko zuten aukera ez du baliatu. Horrela, 19 punturekin jarraituko du baina hamalaugarren postuan, aipatutako postuak hiru puntutara dituztelarik.
Neurketari dagokionez, lehen zatiaren agintea Real Unionek eraman du. Barakaldok ez du baloia eroso kudeatzeako aukerarik izan, kontraerasoakin hurbildu da Sequeiraren atera arrisku handirik sortu gabe. Bi aukera garbi izan ditu Real Union markagailuan aurreratzeko, eta azkenean 17.minutuan, Xabi Cardenas gazteak neurketako lehen gola erdietsi du.
Golaren ondoren, talde irundarrak intentsiotatea jeitsi zuen eta baloiaren jabetza galtzen joan da pixkanaka. Barakaldoren aukerak baloi geldituaren bidez iritsi dira, eta modu horretan iritsi da berdinketaren gola, Nesprelek gol olinpikoa sartu du Sequeiraren hutsaz lagunduta. Berdinketaren bitartez, lotan zegoen taldea esnatu da eta neurketa guztiz mendean hartu du.
Bigarren zatiaren lehen minutuetan, Aritz Bordak penalti bat egin du eta Delgadok hamaika metroetatik ez zuen huts egin. Kolpe latza izan da Real Unionentzat eta asko kostatu zaio egoerari buelta ematea. Alberto Iturraldek aldaketen bidez berdinketa bilatu du, baina taldeak ez du gaitasunik izan Cacharroen atean benetako arriskua sortzeko. Barakaldok hirugarren gola egiteko aukerak izan ditu, baina Sequeirak 2-1ekoa neurketa amaiera arte mantendu du. Saiatu da Real Union berdinketa lortzen baina saiakerak ez dute amaiera positiborik izan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...