14 Aza, 2016
BARAKALDO: Txusta, Arnaez, Xabi Galán, Amondarain, Etxeba (Yurrebaso, 63’), Deco, Oca, Cerrajería, Ito (Garrido, 66’), Vitoria, Iriondo (óscar Pérez, 56’).
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Urkizu, Martins, Ekhi, Esnaola, Eizmendi (Mujika, 63’), Mikel Alonso, Galán (Rodellar, 86’), Juan Domínguez, Hernández (Oizkidi, 56’).
GOLA: 0-1: Urkizu (83’).
Etxean galdu gabe zegoen Barakaldo, denboraldiaren hasieratik. Real Unionek hautsi du marka hori, Lasesarren irabazita. Defentsa sendoa izan da garaipenaren oinarri, Barakaldok ezin izan baitu txuribeltzen harresia apurtu. Baloiaren jabe izan dira etxekoak lehen zatian, baina ez dituzte irundarrak gehiegi estutu. Bigarren zatiaren hasieran, Barakaldo hamar jokalarirekin geratu da, Vitoriak bigarren txartel horia ikusi baitu. Gero eta abagune gehiago izan ditu Asier Santanaren taldeak, baina gola amaiera aldera iritsi da, Urkizuk borobildutako kontraeraso batean. Play off postuetan sartu da horrela Real Union. Laugarren postuan dago, 24 punturekin.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...