21 Ira, 2022
Asier Landartek eta bere Denontzat Irun gimnasioak antolatutako ekimena da eta irailaren 24an ospatuko da
Denontzat gimnasioen ekimenez, datorren larunbatean, irailak 24, oztopo-lasterketa egingo da lehen aldiz Irunen. 15:30etik aitzinera ospatuko da proba eta Irungo udaletxearen parean izanen ditu hasiera eta bukaera. Hiruko taldeak osatu beharko dira parte hartzeko eta oraindik ere izen-ematea irekita dago.
Gaur eguerdian aurkeztu dute larunbatean ospatuko den oztopo-lasterketa, Asier Landart Denontzat Irun gimnasioko arduradunak, Ismael Mateo Denontzat Hernaniko ordezkariak eta Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziak. Denontzat ekimenak dagoeneko bertze hainbat proba antolatuak ditu hainbat herri eta hirietan, baina lehen aldia da Irunen egiten dutena.
Arratsaldeko 15:30ean hasiko da lasterketa eta hiruko taldeak erreleboka arituko dira hiru kilometrotako ibilbidea osatzen. Partehartzaileek, guztira, 26 oztopo izanen dituzte ibilbide guztian zehar: hormak, enborrak, soka bertikalak eta rokodromoak. Asier Landartek adierazi duenez, “denontzat irekita egongo da proba, edozein mailako jendearentzat”. Hori baita antolatzaileen helburua, ohikoa ez den kirol hau ezagutzera ematea eta edozein kirolarik lasterketa probatzeko aukera edukitzea.
Lasterketan hiruko taldeetan parte hartu behar baldin bada ere, banakako denborak kontuan hartuko dituzte eta lehen hamar gizonezko eta emakumeek aukera izanen dute, bukaeran, bakarka ibilbidea beste behin osatzeko eta lasterkari onenaren saria irabazteko.
Izen-ematea irekita dago jada, eta biharko (irailak 22) arratsaldeko 18:00ak arte egin ahalko da, www.kronoak.com webgunearen bitartez. Hiruko taldeetan parte hartu beharko da, mutilenak, neskenak edota mistoak izan daitezkeenak. Hala ere, Landartek berak jakinarazi duenez, talderik ez duen norbaitek parte hartu nahi baldin badu, “Denontzat gimnasioarekin harremanetan jar daiteke”, beraiek ere taldeak osatzen ari baitira.
Azkenik, haurrek ere lasterketan parte hartzeko aukera izanen dute. Hauek bakarka arituko dira eta izena emateko, Hernaniko edo Irungo Denontzat gimnasioetara jo beharko dute.
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...
Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...
Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan
Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...