Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
01 Aza, 2015
PALMA DEL RIO: Caro de la Barrera (2), Casado (9), Consuegra (2), Del Castillo (3), López, Morales (4), Moreno (2), Morgado, Requena (3), Roque, Seabra, Vidal (2), Egea.
BIDASOA:Dejanovic, Zubiria, Azkue (4), Beltza, Bezbradica (3), Cavero (1), Crowley (2), Davidovic (1), Martínez (4), Mouriño (1), Muiña, Odriozola, Portero (1), Vázquez (1), Villar (3).
MARKAGAILUA: 0-2, 1-3, 3-5, 5-6, 7-7, 12-7 (atsedenaldia); 15-9, 17-10, 20-11, 22-15, 25-17, 27-21.
Amaitu da Bidasoa-Irunen garaipen segida harrigarria. Kordobako Palma del Rion galdu du lehen aldiz, sailkapeneko laugarrenaren etxean. Hasiera ona eman dio Bidasoak partidari. 0-3ko abantaila hartzea lortu du, defentsako lanari eta Dejanovicen geldituei esker. Bederatzi minutu behar izan ditu Palma del Riok lehen gola sartzeko. Mailari eutsi dio Bidasoak, lehen zatiko hogeigarren minutura arte. Azken abantaila izan dute irundarrek orduan (6-7). Baina lehen zatiko azken txanpan, ihes egin dio partidak Bidasoari. 6-0ko partzialarekin, 12-7koa jarri dute etxekoek markagailuan.
Bigarren zatia hasi bezain pronto hamahirugarren gola sartu du Palma del Riok. Hortik aurrera, jaun eta jabe izan da. Defentsa sendoa osatu dute andaluziarrek, eta Bidasoa ez da hutsuneak topatzeko gai izan. Hamabost minutu falta zirenean 20-10 galtzen ari ziren irundarrak. Lehiatik kanpo egon dira bigarren zati osoan zehar. Porrotarekin, lidergoari agur esan dio Bidasoak. Valladolidek irabazi du Zamoraren kontrako lehia zuzena, eta sailkapenaren lehen tokian amaitu du jardunaldia. Palma del Rio multzoan sartuta, bi puntuko aldea dago Ohorezko B Mailako lehen lau sailkatuen artean.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...