12 Urt, 2019
FUENLABRADA: Ismael, Anuarbe, Barral, San José, Fa, Barral, Tello, Omar (Borja Pérez, 68'), Pevida (Ponce, 80'), Molino (Carlos Martínez, 63'), Matas.
REAL UNION: Tena, Urkizu, Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Mikel Alonso (Iriondo, 60'), Silas, Goikoetxea (Saizar, 72'), Seguin (Ozkoidi, 60), Galán.
GOLA: 1-0: Dani Ponce (85').
EPAILEA: Ripoll Solano. Txartel horiak: Barral, Fa, Anuarbe, Tello (Fuenlabrada); Aimar, Silas, Rodellar (Real Union). Txartel gorria: Galán (Real Union).
Beheraldia luzatu du Real Unionek Fuenlabradako Fernando Torres futbol zelaian. Esku hutsik itzuli da, bost minutu falta zirenean gola jaso ondoren. Itxura ezberdina eman du talde txuribeltzak neurketaren bi zatietako bakoitzean. Lehenengoan nagusi izan da, eta oldarkor aritu da gainera. Bost gol aukera argi izan ditu Aitor Zulaikaren taldeak atsedenaldia baino lehen. Galanek eduki ditu abagunerik onenak, baina aurrelariak ez du baloia sarera bidaltzen asmatu.
Atsedenalditik bueltan norabide aldaketa jasan du norgehiagokak. 50.minutuan eman du lehen abisua Fuenlabradak, Morcillok atepean urrundu behar izan baitu baloia. Gol aukerak sortzen jarraitu dute etxekoek, markagailuan aurretik jartzea lortu gabe. Unionek behera egin duen arren, Silasek gola hurbil izan du kontraeraso batean, 80.ean. Bost minutu beranduago, Dani Poncek etxeko taldeari abantaila eman dio, jokaldi bikaina borobilduta. Jorge Galanek txartel gorria ikusi du ia segidan, eta aukerarik gabe gelditu da Real Union. Luzapenean penaltia eskatu du Silasek, baina epaileak ez du adierazi, eta hutsean gelditu da talde irundarra. Hirugarren jardunaldia du Unionek irabazi gabe.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...