LEHEN ZATIAN SARTUTAKO GOLAK BERTZE HIRU PUNTU EMAN ZIZKION REAL UNIONI
Futbola

LEHEN ZATIAN SARTUTAKO GOLAK BERTZE HIRU PUNTU EMAN ZIZKION REAL UNIONI

Partiduaren zortzigarren minutuan aitzindu zen talde txuribeltza, Aramburuk sartu zuen golarekin

Real Unionek bertze hiru puntu batu zituen sailkapenera, Nàstic taldearen kontra 0-1 irabazi ondotik. Lehen zatiaren zortzigarren minutuan sartu zuen Aramburuk gola, eta honekin, talde txuribeltza salbaziotik hurbilago dago denboraldia bukatzeko lau jardunaldi gelditzen direnean.

Partidua hasi eta zortzigarren minutuan aitzindu zen Real Union. Paradak erdiraketa egin zuen ezker hegaletik eta Parrak akatsa egin zuen baloia blokatzeko orduan. Aramburuk egoera aprobetxatu zuen eta baloia sare barrura sartu zuen. Markagailuan aurrea hartuta, horri eusteko helburuarekin jokatu zuen talde txuribeltzak hurrengo minutuetan. Nàstic honi erantzuten saiatu zen segidan, baina kornerrera bidali zuen Montorok bere jaurtiketa. Oraindik ere bertze bi saiakera egin zituen etxeko taldeak, baina ezta batean ez zuen aterik aurkitu. Iñaki Goikoetxearen mutilek ere bigarren gola sartzeko aukera eduki zuten Bravoren hanketan, baina ez zuten asmatu.

Bigarren zatia ere bide beretsutik joan zen. Nàstic gogor ibili zen erasoan, baina talde txuribeltzak joko hau ongi defendatzen jakin zuen. Honez gain, luzapenean, Ivan Perezek partidua erabakita uzteko aukera eduki zuen. Parraren aitzinean bakarrik gelditu zen, baina ezin izan zuen errematatu.

Edonola ere, 0-1eko markagailuarekin, garaipena Real Unionentzat izan zen eta bertze hiru puntu irabazita, 40 batu ditu guztira sailkapenean. Talde txuribeltza jeitsiera postuetan dago oraindik ere, baina puntuetan berdinduta dago bere aitzinetik dauden UE Cornellà eta CF La Nucía taldeekin. Honekin, denboraldiko helburua hurbil ikusita, datorren igandean Alcoyano taldea bisitatuko du Real Unionek puntuak batzen segitzeko. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika