Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
08 Api, 2019 Irun, Balonmano, Bidasoa-Irun, Copa del Rey, Liberbank Cuenca
Bidasoak neurketa gogor batean 33-36 galdu zuen Liberbank Ciudad Encantadaren aurka, final laurdenetan agur esan zioten Errege Kopari
33 (18+15) – Bidasoa Irun: Rangel Luan (p.); Kauldi (12, 2 penalty), Rodrigo Salinas (4), Barthe (2), Tesoriere, Seri (4) eta Zabala (3); Ledo (p.s.), Cavero (2), Aldaba, Serrano (1), Esteban Salinas (1), De la Salud (1), Renaud (2) y Azkue (1).
36 (17+19) – Liberbank Cuenca: Maciel; Baronetto (5), Montoro (4), Natan Suárez (4), Dutra (8) eta Sergio López (1); Doldán (2), Mendoza, Hugo López, Moscariello (3), Ponciano (6), Nolasco, Óscar Río (3, 1p).
Errege Kopako fase finala jokatzeko ilusioz beterik bidaiatu zuen Bidasoak Alakantera, baina lehenengoan kaleratua izan zen. Liberbank Ciudad Encantadaren izan zuten aurrean Jacobo Cuetararen jokalariek, eta Cuencakoak erasoan zein defentsan Bidasoa baino gehiago izan ziren.
Neurketako lehen minutuetan ordea Bidasoa nagusi izan zen, baina alde zein kontran, markagailuan lortutako diferentziak ez ziren oso esanguratsuak. Hain zuzen, lehen zatiko abantaila nagusia 15.minutuan iritsi zen Iñaki Caveroren gol baten bidez (8-6). Bi taldeek neurketa irabazi nahi zuten, eta horregatik errentak minimoak ziren, bai jokoan eta bai markagailuan. Horrela, atsedenaldira Bidasoaren alde 18-17ko markagailuarekin iritsi zen.
Aldageletatik bueltan, lehen bost minutuak lehen zatiko bide beretik jarraitu zuen, baina ondorengo minutuetan Liberbank Ciudad Encantadak Bidasoaren lehortea baliatu zuen euren errenta nagusia lortzeko, 21-25 40.minutuan. Lau goleko errentak Bidasoaren erreakzioa erakarri zuen, eta partidua bukatzeko hamar minutu faltan, Rodrigo Salinasen gol bati esker 28-29 hurbildu ziren markagailuan.
Neurketa sutan zegoen, tentsio handia antzematen zen Alakanteko zelaian, baina berriro ere Liberbankek markagailuan aldentzea lortu zuen. Tesorieren esklusio bat baliatu zuten 28-32 aurreratzeko. Bidasoak ez zuen bere azken hitza esan ordea, esfortzu eta erreakzio berri batek 32-33 markagailuan hurbiltzea ahalbidetu zuen. Dena dela, Jacobo Cuetararen taldean ezin izan zuen markagailua irauli eta Bidasoaren esperantza guztiak akatuz, azkenean 33-36 bukatu zen norgehiagoka.
Beraz, Bidasoak Errege Kopako norgehiagoka ahaztu beharko du eta berriro ere, Asobal Ligan zentratzeko. Sei neurketa gelditzen dira txapelketa bukatzeko eta Bidasoa bigarren postuan kokatuta dagoenez gero, gogotsu hartuko dute jokalariek hurrengo apirilaren 19an Artalekun DS Blendio Sin Finen aurka arratsaldeko 19:00etan jokatuko duten partidua.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...