LEKAENEA MAHAI TENISA SUPERLIGEN LAUGARREN SAILKATUAK
Mahai Tenisa

LEKAENEA MAHAI TENISA SUPERLIGEN LAUGARREN SAILKATUAK

Astebeteko atsedena ondoren Superligan dabiltzaten bi taldeek lehiaketara bueltatzen ziren eta bi taldeek etxean jokatzen bazuten ere, ez zen asteburu onena izan.

Emakumezkoen taldeak Kataluniako Girbau Vic taldeko Zhipei Wang, Po-Hsuan Lin eta Ana García hirukotea izan zuten aurrean. Irundarren partetik, ohiko hirukotea garaipenaren bila irten ziren, hau da, Ioana Teclak, Chia-Chih Linek eta Belén Calvok osatutakoa, baina hasieratik Kataluniarrek euren boterea erakusti zuten. Linek ezin izan zuen lehen itzuliko emaitza bera errepikatu Wangen aurrean eta lehen puntua Girbau Vicen aldera erori zen. Ioana Teclak markagailua berdintzea lortu zuen baina Ana Garciak hurrengo setean 1-2koa ezarri zuen markagailuan.

Binakakoa oso berdinduta hasi zen, baina seta aurrera zihoan einean, irundarrak gailentzen joan ziren eta norgehiagoka bina berdintzea lortu zuten. Baina hirugarren setean gertatu bezala, Lekaeneak puntu bat eskuratu ostean Girbau Vicek 2-3koa eskuratu zuen, oraingo honetan Wangek Tecla irabazi ostean. Beste behin ere irundarrek neurketa berdintzeko indarrak izan zituzten. Lin izan zen partidua berdintzeaz arduratu zena, baina Belen Calvok azkenengo setean ezin izan zuen Po-Hsuan Lin garaitu eta 3-4ko markagailuarekin garaipena Kataluniara bidaiatu zuen.

Galdu arren, irundarrak sailkapeneko laugarrenak izaten jarraitzen dute 16 punturekin, hori bai, Lekaenea, Assa Alicante eta Suris Calella taldeak puntu berdinekin aurkitzen dira.

Gizonezko taldeak garaipena eskura zuela berdinketa erdietsi zuen

Gizonezko taldeak ere Irunen jokatu zuen, larunbatean ordez igandean Visit Pontevedraren aurka. Irundarrek Endika Díez, Daniel Kosiba eta Dorde Borcic hirukotea kantxaratu zuten Tsai Chun Yuren, Martin Sebastian Bentancorren eta Nicolás Daniel Galvanoren aurka lehiatzeko.

Azken jokalari hau izan zen arduraduna Endika Diezen aurka goiza estreinatzeaz eta 3-1 irabazi eta gero, lehen puntua irundarrentzat izan zen. Tsai Chun Tuk Dorde Borcicen aurka berdinketaren puntua eskuratu zuen, baina Daniek Kosibak berriro ere irundarrak markagailuan aurreratu zituen. 2-1ekoarekin, Tsai Chun Tukek bigarren aldiz neurketa berdindu zuen, kasu honetan, Endika Diezen aurka.

Bi set geratzen ziren norgehiagokaren amaierara iristeko eta lehenengoan Daniek Kosibak 3-2koa ezarri zuen. Lekaeneako gizonezkoen taldeak berdinketa edo garaipena eskuratzeko lehiatzeko irten ziren azken setean, baina etxean jokatzearen presioak alderantzizko norantza hartu zuen Bentancorrek galiziarren hirugarren tantoa eskuratuta, neurketa 3-3 bukatu zen.

Markagailu honen bidez, irundarrek denboraldiko bostgarren berdinketa eskuratu zuten. Beste puntu bat gehituz, Lekaenea taldea sailkapeneko laugarrena izaten jarraitzen du 15 punturekin. 

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika