LEKAENEAK IRABAZI GABE JARRAITZEN DU CHAMPIONS LEAGUEAN
Mahai Tenisa

LEKAENEAK IRABAZI GABE JARRAITZEN DU CHAMPIONS LEAGUEAN

Mulhausen talde alemaniarra gizonezkoetan eta Staviompex talde txekiarra emekumezkoetan, talde irundarra baina gehiago izan ziren eta aise lortu zuten garaipena

Argi geratu da Champions Leaguen lehiatzen hasiberria dela Lekaenea taldea. Emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketan ez dute partidu bakar bat ere irabazi, azkenekoa Staviompex eta Mulhausen taldeen aurka hurrenez hurren. Hala ere, gaur bertan multzoko fasearen azken neurketa izango dute Sonia Etxazarreta Kirol Gunean Champions Leaguen erdeitsitako lehen garaipen historikoa lortzeko.

Neurketei erreparatuz, gizonezkoek ostiralean jokatu zuten Mulhausen taldearen aurrean, bere kiroldegian Alemanian. Champions Leaguen jokatzeko ohiko hirukotearen bidaiatu zuen Lekaeneak, Endika Diez, Daniel Palacios eta Taras Merzlikinekin eta egia esan, galdu arren oso neurketa polita jokatu zutela. Esperantzarekin hasi zuten neurketa, Merzlikinek 2-1 jarri zen aurretik lehen jokoan, baina alemaniarrek sekulako esfortzua egin zuten eta markagailua iraultzea lortu zuten ere. Endika Diez Lubomir Jancariken aurka jokatu zuen bigarren jokoa, Merzlikinen antzera, lehen seta irabazi zuen, baina gainontzeko hirurak errenkadan Mulhauseneko jokalariak lortu zituen eta beraz, 2-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Palaciosen txanda iritsi zen, Ovidiu Ionescu jokalari errumaniarra izan zuen aurrean eta honek bere maisutasuna erakutsi zion gazte irundarrari. 3-0 galdu zuen Palaciosek, ez zuen inolako aukerarik izan set bat ere irabazteko eta 3-0ekoarekin Lekaenea matematikoki Champions Leaguen kanporatuta izan zen. Hala ere, gaur jokatuko duten azken neurketa ez da nolanahikoa izango, Angers talde frantziarraren aurka jokatuko eta hauek irabazteko beharra daukate hurrengo fasera sailkatzeko, beraz, oso neurketa polita espero da gaur Sonia Etxazarreta Kirol Gunean.

Emakumezkoen neurketari dagokionez, Txekiar Errepublikara bidaitu zuten Staviompex Hodoninen kantxan jokatzeko, hauentzat Champions Leagueko azken neurketa izan zen. Maria Xiao, Roxana Iamendi eta Jin Zhangek Irunen jasan zuten 3-0eko emaitza hobetu zuten, izan ere, joko bat irabazteko gai izan ziren. Jin Wing Namen aurka hasi zuen norgehiagoka eta hiru setetan txekiarrek lehen puntua eskuratu zuten. Hurrengo jokoan, Maria Xiaok berdinketa erdietsi zuen, 11:3/8:11/7:11/9:11 garaitu zuen Natalia Partyka, emozioa eman zion neurketari. Roxanak ordea, gutxigatik ezin izan zuen Solomiya Brateyko garaitu eta berriro, Txekiarrek neurketaren agintea hartu zuten. Neurketako azken jokoan, Mariak dena eman zuen neurketa berdintzeko helburuan, baina bost setetan, Wing Namek Lekaeneako jokalaria garaitu zuen.  

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika