LESAKAKO BETI GAZTEKO ERREGIONALEK ETXEAN HASIKO DUTE LIGA AURTEN
Futbola

LESAKAKO BETI GAZTEKO ERREGIONALEK ETXEAN HASIKO DUTE LIGA AURTEN

Aurredenboraldiko prestaketak orain dela hilabete bat hasi zituzten eta zenbait lagunarteko ere jokatu dituzte

Lesakako Beti Gazteko haundienak Ohorezko Erregional mailan arituko dira bertze urte batez. Lehengo urteko denboraldiko entrenatzaile bera izanen du taldeak, Javier Escagües beratarra, baita aurreko helburu bera ere: maila mantentzea.

Irailaren bigarren asteburuan hasiko dute Liga, irailaren 10ean hain zuzen ere. Zarautz izanen dute aurkari, Joseba Roteta klubeko ezaguna den entrenatzailea aitzinean egonen delarik. Lehen jardunaldi horretarako martxa hartzeko, prestaketak orain dela hilabete bat hasi zituzten lesakarrek eta sentsazio onak dituztela adierazi du Escagüesek.

Hiru baja garrantzitsu izan dituzte taldean aurten, baina talde indartsua osatu dute azkenean eta prestatzailea kontent dago orain arte egindako lanarekin. Lagunartekoak ere jokatu dituzte eta hauetan emaitza onak pilatu: Sanpedrotarra eta Hernaniren kontra garaipen bana (8-0 eta 5-1), Donezteben kontra hutsera berdindu eta Baztanen kontra 1-0 galdu. Hala ere, entrenatzaileak ez ditu ondorio garbirik atera hortik, eurentzat garrantzitsuena lehiaketa martxa onarekin hastea baita. Momentuz, entrenamenduek eragina izan dutela sentitzen dute taldekoek eta horri eutsiko diote Liga hasten denenean ere.


REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika