05 Aza, 2018 Irun, Real Union, Racing de Santander, Segunda División B
Liderra zergaitik den erakutsi zuen atzo Racingek Stadium Galen. Nagusi izan zen norgehiagokan eta Real Unionek ezin izan zuen kantabriarrek ezarritako erritmoa jarraitu. Hala ere, lehen zatian itxura polita erakutsi zuen Juan Dominguezen taldeak baina lehen golak min handia egin zion talde txuribeltzari.
Lehen zati oso dinamikoa ikusteko aukera egon zen atzo. Oso ongi atera zen Real Union eta markagailuan aurretik jartzeko zenbait aukera izan zituen, Esnaolaren eta Alain Eizmendiren bitartez. Baina, 37. minutuan, Yoel Solak izandako aukera baten ostean, jaso behar ez diren gol bat eskuratu zuen Nico Hidalgok santanderrekoentzat. Falta bat azkar atera zuten eta talde txuribeltza despistaturik harrapatu zituzten.
0-1eko markagailuarekin bukatu zen lehen zatia. Bigarrena hasi eta nabaritu zen kanpotarrek partiduaren bila atera zirela. Beste erritmo bat ezarri zioten norgehiagokari eta Real Unionek ezin izan zuen erantzunik eman erritmo horri. Bi aukera garbi izan zituzten 0-2koa jartzeko, zutoinera eta langara bidali zituzten jaurtiketak, baina 67.minutuan, Alvaro Cejudok baloia sareetara bidaltzea lortu zuen. Hirugarren eta azken gola partidua amaitzear zela iritsi zen Rafa de Vicenteren hanketatik. Bi golek bere zortea izan zuten, izan ere, azken bi goletan Real Unioneko atzelariek baloia desbideratu zuten eta Irazustabarrenak ezin izan zuen ezer egin.
Norgehiagoka ostean, Real Union 13.postuan kokatuta dago, Torrelavegako Gimnastikak markatzen dituen promozio postuetatik 3 puntura. Hurrengo jardunaldian azken postuan aurkitzen den Durangoko Kulturala izango dute arerio. Behar beharrezkoak diren hiru puntuak lortzeko nahiarekin izango dira Juan Dominguezerenak larunbatean 16:00tan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...