12 Api, 2016
Ligako bigarren itzuli bikaina egiten ari da Real Union B. Urtarrilean urrun zituen Ohorezko Erregionaleko sailkapeneko lehen tokiak, baina pixkanaka hurbildu da filiala, eta amesteko aukera ere badauka orain. Hirugarren tokian daude txuribeltzak. Bi puntu gehiago ditu Tolosak, eta bost gehiago Anaitasunak.
Liderra menderatu zuen Union Bk larunbatean Stadium Galen, 4-1. Azkoitiko taldeak sartu zuen lehen gola, 3.minutuan, penaltiz. Lehen zatia amaitu aurretik, ordea, markagailua irauli zuten txuribeltzek, Olaziregik estrategia jokaldi batean, eta Ionutek penaltiz sartutako golei esker. Baina 40.minututik aurrera, hamar jokalarirekin aritu behar izan zuen Real Union Bk.
Abantailari eusteko ahalegin handia egin zuen, estu hartu baitzuen Anaitasunak momentu batzuetan. Baina Omarrek buruz sartutako golari esker arnasa hartu zuten etxekoek, eta kontraeraso batean Liherrek laugarrena egin zuenean, garaipena ospatu ahal izan zuten. Sei jardunaldi gelditzen dira, eta Tolosak Galen jokatu behar du oraindik.
Oñatin galdu du Hondarribiak
Hondarribia Futbol Elkarteak Aloña Mendiren etxean galdu zuen igande arratsaldean, 3-0. Urrun dituzte berdeek jaitsiera postuak, baina bost porrot daramatzate jada segidan. Bolada txarra eten beharko du Hondarribiak lehenbailehen, beste behin ere sufritzen amaitu nahi ez baldin badu. Asteburuan Elgoibar hartuko du Hondartzan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...