27 Api, 2016
Estatuko Lehen Mailako Ligako lehiari ekin aurretik, taldekako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten Super Amara BATeko taldeek asteburuan, Donostian. Mutilak podiumeko bigarren tokira igo ziren, Real Sociedad-en atzetik. Neskak hirugarren izan ziren.
Bost garaipen lortu zituzten mutilek: Joxe Mari Pesok 800 metroko lasterketan (2:01), Mikel Camponek pertika jauzian (4.70), Yeray Solisek xabalina jaurtiketan (54.77), Leo Romerok 5 kilometroko ibilketa proban (24.31), eta 4X100 erreleboetako taldeak (Josu Gonzalez, Mikel Campon, Gaizka Ormazabal eta Andoni Eizagirre).
Neskek hirugarren postuan amaitu zuten Euskadiko Txapelketa, Atlético San Sebastian-en eta Bidezabalen atzetik. Lau garaipen erdietsi zituzten: Ana Gomezek ehun metroko lasterketan (12.70), Malen Ruiz de Azuak pertika jauzian (3.90), Teresa Errandoneak luzeera jauzian (5.80), eta Garazi Castañaresek mailu jaurtiketan (50.75).
Ligako lehen hitzordua izango dute asteburuan
Asteburuan estatuko ligetako lehen jardunaldia izango dute BATeko taldeek. Lehen mailan ariko dira biak. Neskak etxetik hurbil hasiko dira, Durangon. Irabaztea izango dute helburu. Mutilak Monzonen ariko dira (Huesca), eta bigarren, hirugarren edo laugarren posturako lehian egotea espero dute.
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...
Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...