LUR ALAIKO XABI AZALDEGIK IRABAZI DU BAIONAKO TOMAS IRIBARREN SQUASH TXAPELKETA

57 jokalarik hartu zuten parte txapelketan, tartean Lur Alai Squash Klubeko bertze hiru: Iñaki Gartzia, Gorka Arretxe eta Juana Marugan

Tomas Iribarren squash txapelketa ospatu zen asteburuan Baionan. Irungo Lur Alai Squash Klubeko lau jokalarik hartu zuten parte bertan, tartean txapelketako irabazleak ere, Xabi Azaldegik. Guztira 57 jokalari aritu ziren lehian eta Azaldegi nagusitu zen horien guztien artean. Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak erran duenez, “lehen aldia da Hego Euskal Herriko jokalari batek Frantziako txapelketa nazional bat irabazten duela”. Hori dela eta, “pozik” azaldu da Irungo kluba bertan lortutakoarekin. Azaldegiz gain, bertze lau taldekidek ere hartu zuten parte: Iñaki Gartzia (7.), Gorka Arretxe (11.) eta Juana Marugan (37.).

Gorka Arretxe, Lur Alai Squash Klubeko ordezkaria:


MUGI KIROL UDALEKUAK EGINEN DITUZTE LEHEN ALDIZ LESAKAN

2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira eta helburu nagusia, kirola eta baloreak uztartzea izanen da

Mugi kirol udalekuak...

LESAKAKO XVI. MENDI ITZULIA OSPATUKO DUTE IGANDEAN

Bi ibilbide izanen dituzte mendizaleek aukeran, motza (22,6 km) eta luzea (28,7 km)

Lesakako XVI. Mendi Itzulia eginen dute igande honetan,...

URGARA TXINGUDIK ETA BIDASOA ATLETIKO TALDEAK INDARRAK BATU DITUZTE

BATek administrazio lanetan eta komunikazio arloan lagunduko dio waterpoloko klubari

CD Waterpolo Urgara Txingudik eta Bidasoa Atletiko Taldeak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika