Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
20 Mai, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Segunda División B, Tudelano
Txuribeltzek Tudelanoren aurka etxeko lanak egin zituzten 1-0 garaituta, baina Getxoko Arenasek Mirandesi irabazi zionez gero, bi partiduetan mailari eusten saiatuko beharko da
Real Unionek 2.B mailan jokatzen jarraitu nahi badu promozioan Jumilla, Celta B edo Alcoyano bi neurketetan gailendu beharko da. Arerioa zein den gaur jakingo dugu, baina lan makala ez da izango, izan ere, guztiok izan nahi dute brontzezko mailaren partaide datorren urtean. Denboraldia 44 punturekin bukatu du talde txuribeltzak, eta promozio postuetan bukatu du Getxoko Arenasek Mirandes 1-0 garaitu zuelako.
Neurketari dagokionez, argi geratu zen Real Unionek bizitza jokoan zuela. Lehen minutuetatik berdegunean nagusi izan zen eta baloiaren jabetza bereganatu zuen. Hala ere, 25.minuturarte Real Union ez zen Tudelanoren atera hurbildu, geroztik hiru aukera garbi izan zituen baina denboraldi osoan zehar, aukerak gauzatzeko arazoak zituen talde txuribeltzak.
Bigarren zatia lehenaren bide beretik hasi zen, baina Real Unionek gola ahalik eta azkarren eskuratu nahi zuen. 48.minutuan bi korner atera zituen talde irundarrak, 51.minutuan Javi Martinezen jaurtiketa gutxigatik ez zen atean sartu eta azkenean, 52.minutuan Mikel Orbegozok arratsaldeko gol bakarra erdietsi zuen. Une hartan Real Union 2.B mailako taldea zen Getxoko Arenas Mirandesen aurka berdintzen baitzuen. Minutu batzuk geroago, bizkaitarrek gola sartu zuten eta azkenean promozioan jokatuko du maila. Bi neurketak 1-0ekoarekin bukatu ziren, eta orain Real Unionek bi neurketa gehiago jokatu beharko ditu.
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...