Mailari eusteko pauso handia eman du Mariñok
Futbola

Mailari eusteko pauso handia eman du Mariñok

MARIñO: Uxue, Udane, Lide, Nekane, Uxue, Ane, Sara (Maialen 46'), Ey, Marina, Iztzel (Maddi 53'), Irati (Aneto 64').

LEIOAKO EMAKUMEAK: Uxue, Garazi, Ziortza, Idoia (Ane 59'), Nere, Nekane, Iratxe (Landa 63'), Maialen (Sarai 80'), Tru (Paula 71'), Diana, María.

GOLAK: 1-0: Sara (4’). 2-0: Uxue (60’). 3-0: Marina (67’). 4-0: Marina (89’).

Gol festa izan zuen Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok larunbatean Landetxan.  Erraz gainditu zuen Leioako Emakumeak taldea, eta urrats handia eman zuen horrela, hamar puntuko aldea baitu orain jaitsiera postuekiko. Laugarren minutuan sartu zuen Sarak lehen gola. Hortik aurrera, nagusi izan ziren etxekoak.

Bigarren zatiaren hasieran aldea murrizteko ahaleginak egin zituen talde bizkaitarrak, baina defentsako lana deskuidatu zuen momentu batzuetan, eta gol sorta jaso zuen. Bost gol sartzeko aukera izan zuten urdinek, baina atezainak penalti jaurtiketa gelditu zion Nekaneri.

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika