Mailari eutsi dio Hondarribiak
Futbola

Mailari eutsi dio Hondarribiak

Azken jardunaldira arte itxaron behar izan du berriro Hondarribia Futbol Elkarteak. Baina helburua bete du, eta Ohorezko Erregionalean jarraituko du. Jaitsiera ekiditeko lehia zuzena izan zuen larunbatean Hondartzan, puntu bat gutxiago zuen Usurbilen kontra. Zaleek harmailak bete zituzten, eta jokalariek berdegunean erantzun zuten.

Urduritasuna alde batera utzi, eta bizi irten ziren berdeak zelaira. Ordu erdi txukunaren ondoren, Oliverik aurretik jarri zuen etxeko taldea. Bost minutu beranduago, Usurbilek banakoa egin eta arriskuan jarri zuen Hondarribiaren agintea. Abantaila hartzeko aukera bikaina izan zuen atsedenaldiaren atarian. Bigarren zatian, aldiz, jaun eta jabe izan zen Hondarribia. Hasi bezain laster 2-1ekoa sartu zuen Muguruzak buruz, alboko falta batean. Aurrerantzean sendo ibili ziren berdeak defentsan, eta bizkor irten ziren kontraerasoan. Imanolek erabaki zuen norgehiagoka, bost minutu falta zirenean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika