Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
14 Urt, 2019
ACADEMIA OCTAVIO: García, Méndez (2), Conde, Quintas (5), Hermida (5), Corcera (1), Veiga, Fernández (5), Batán (1), Ballesteros, León, Figueirido (5), Silva (4), Bernárdez (2), Queiros.
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (2), Trkulja (2), Vázquez (8), Revin, Iriarte (2), Penón (3), Zildzic (3), Zubiria, Satrustegi, Gimeno (2), Muiña (7), Aldanondo, Alzaga, Azkue (3).
MARKAGAILUA: 0-3, 3-5, 4-9, 7-13, 8-17, 9-18 (atsedenaldia); 10-,20 13-23, 16-25, 20-30, 23-32, 27-32.
Play-off postuetan egonkortzeko urratsa eman du Bidasoa-Irunek Vigon. Astindua eman dio Academia Octaviori, urte hasierako itxura ona berreskuratuta. 6-0ko defentsa sendoa izan da Bidasoaren garaipenaren oinarri. 3-4koaren ondoren, Dejanovicen atea primeran babestu dute irundarrek. Baloia lapurtuta kontraerasoan irteteko aukera izan dute, eta neurketa hautsi dute 16.minuturako (4-12). Jaun eta jabe izan da Bidasoa atsedenaldira arte, norgehiagoka erabakita utziaz (9-18).
Bigarren zatiaren hasieran intentsitatea mantendu du Fernando Bolearen taldeak, abantaila hamaika golera handitzeko. Talde galiziarrak defentsa irekiarekin egin du proba, baina Bidasoa eroso aritu da une oro. Bukaera aldera, lasaikerian erori da Irungo taldea, Octaviori markagailua apaintzeko aukera emanez. 4-0eko partzialarekin bukatu du norgehiagoka talde galiziarrak. Bi puntuek sailkapeneko seigarren tokian jarraitzeko aukera eman diote Bidasoari. Zarautzen kontrako hitzordu bikoitza dute orain aurrean. Ostegunean Euskal Kopako finala jokatuko dute (12:00), eta larunbatean ligako partida (19:00). Biak Artaleku kiroldegian.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...