MALEN MARTINEZEK URREZKO DOMINA IRABAZI ZUEN 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Alazne Garridok eta Iker Arozenak bigarren postua eskuratu zuten eta Irune Muguruza eta Mario Estanga hirugarren izan ziren

Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak Euskadiko Pista Estaliko Absolutuan izan ziren pasa den asteburuan. Bertan, Malen Martinezek urrezko domina eskuratu zuen 60 metroko hesi lasterketan; Alazne Garridok eta Iker Arozenak zilarrezkoa irabazi zuten, 400 metroko lasterketan eta 60 metrokoan, hurrenez hurren; eta azkenik, Alazne Garridok, Irune Muguruzak eta Mario Estangak brontzezkoa eskuratu zuten, 200 metroko lasterketan, 400 metrokoan eta pertiga jauzian, hurrenez hurren.

Malen Martinez Euskadiko txapelduna izan zen 60 metroko hesi lasterketan. Denboraldi hasiera ezin hobea egiten ari da BATeko atleta eta finalerdian 8,91 segunduko denbora lortu ondotik, finalean irabazlea izan zen, 8,84ko denborarekin eta urrezko domina eskuratu zuen.

Alazne Garridok ere lan ederra egin zuen txapelketan eta 400 metroko lasterketan Zilarrezko domina eskuratu zuen, 56,32 segundu eginez eta klubeko errekorra erdietsiz. Iker Arozena ere postu berean sailkatu zen 60 metroko lasterketan. Finalerdian, 6,93 segunduko denbora lortu zuen eta finalean berriz, 6,95ekoa.

Brontzezko dominak lortu zituztenen artean, Alazne Garridoren izena aipatu behar da berriz ere. Izan ere, hirugarren postuan sailkatu zen 200 metroko lasterketan (25,49 segundu). Irune Muguruzak ere brontzeko domina eskuratu zuen 400 metroko lasterketan (56,44 segundu), eta azkenik, Mario Estanga ere hirugarren izan zen pertiga auzian (4,40 metro).

Horrez gain, Naia Llorente laugarren postuan sailkatu zen altuera auzian (1,61 metro), Rafael Caseau bostgarrena izan zen jauzi hirukoitzean (12,25 metro) eta Alaine Aguerralde ere postu berean sailkatu zen 200 metroko lasterketan (25,75 segundu). 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika