MALLORCA IZANEN DA REAL UNIONEN ERREGE KOPAKO HURRENGO AURKARIA
Futbola

MALLORCA IZANEN DA REAL UNIONEN ERREGE KOPAKO HURRENGO AURKARIA

Errege Kopako Bigarren Kanporaketa abenduaren 20, 21 eta 22an ospatuko da eta Real Unionek RCD Mallorca jasoko du Galen

Real Unioni, Errege Kopako Bigarren Kanporaketa jokatzeko, RCD Mallorca jasotzea egokitu zitzaion atzo arratsaldean ospatutako zozketan. Abenduaren 20, 21 eta 22an jokatuko da txapelketaren bigarren jardunaldi hau eta, atzo erabaki zen moduan, Lehen mailako bertze talde batek bisitatuko du Stadium Gal.

Klub txuribeltzak ilusioz eta poztasunez jaso zuen atzo arratsaldean zozketan erabakitakoa. Abenduaren bukaeran, Errege Kopako Bigarren Kanporaketa jokatuko da eta Lehen Mailako bertze talde batek Stadium Gal bisitatuko duela erabaki zen. Kasu honetan, RCD Mallorca etorriko da Irunera. Real Union Klubak eta lehen taldeko jokalariek, aurreko igandeko zapore gozoarekin oraindik, horrelako bertze arratsalde bat bizitzeko gogoz daudela aitortu zuten, eta Mallorcaren kontra aritzea “opari bat” dela ere azpimarratu zuten.

Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidentea pozik azaldu zen prentsaren aitzinean, zozketaren ondotik. Historian lehen aldia izanen da Real Union eta Mallorca parez pare egonen direla eta “asmoa Cadizen aurka erakutsi genuena berriz ere erakustea” izanen dela adierazi zuen Emeryk. Lehen taldeak, “zaleekin batera, oso indartsua dela erakutsi zuen lehengo egunean eta edozer gauza lortzeko gai dela”, gaineratu zuen. Lehendakariak hemendik abendura bitarte klubaren lana zein izanen den ere aurreratu zuen: “Hemendik hasita abendura bitarte, taldeari lagunduko diogu bere mailarik onena lortzen. Mallorcaren aurka egun polita biziko dugu seguru. Gabonetako oparia lehenagotik iritsi zaigu eta hortaz gozatuko dugu”. “Aupa Union!” aldarrikatzen bukatu zuen Emeryk.

Mario Capelete jokalariak ere partidu honi “ilusioz” aurre eginen diotela jakinarazi zuen: “Gutako askorentzat lehen aldia izanen da Lehen mailako talde baten kontra aritzen garela, eta alde horretatik, ilusio handia dugu neurketa hori jokatzeagatik eta aurreko igandeko giro berbera errepikatzeagatik”. Izan ere, Cadizen kontra bizitako giroa “denboraldi honetan bakarra” izan dela adierazi zuen Capeletek, eta helburua hori izanen dela ere azpimarratu zuen, “giro hori errepikatu eta, poliki-poliki, jendea lotzea Ligan gu animatzera etortzeko”.

Hala ere, erdilari irundarrak neurketa honek izanen duen zailtasuna onartu zuen: “Elitean aritzen diren talde hauen kontra, edozein akats txikik gogor zigortzen zaitu. Horregatik, gure arma guztiekin lehiatuko gara, jakinda edozein akats garesti ordainduko dugula”. Hemendik abendura bitarte Liga da Real Unionen helburu nagusia eta hortan zentratuko da taldea. Errege Kopako neurketa ailegatzen denean ordea, euren mailarik onena eman beharko dute, “kontuan edukita nahiz eta onena eman agian ez garela iritsiko”, erran zuen Capeletek. Azkenik, Mallorcaren kontra aritzea “guretzat opari bat da eta gozatzera aterako gara zelaira, lehengo egunean bezala. Gogoa eta ilusioa ez zaigu faltako”, jakinarazi zuen jokalariak.

(Argazkia: Mikel Blasco)

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika