Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
22 Mar, 2021
Maria Lavado gazteak Oviedon jokatu zen 16 urtez azpiko Pista Estaliko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen.
16 urtez azpiko Pista Estaliko Espainiako Txapelketarekin, Bidasoa Atletiko Taldeak pista estaliko denboraldia amaitutzat eman du eta jada aire librean ligetako txapelketetan zentratuko ditu indarrak. Talde irundarrak ordezkari bakarra izan zuen Oviedon jokatutako Espainiako Txapelketan, Maria Lavado izan zen eta 60 metro hesidunetan lehiatu zen.
Lavadok lehen aldiz Espainiako Txapelketarako sailaktzea Donostian eskuratutako 9.32” markarekin lortu zuen. Final-erdietako azkarrenean parte hartu zuen, baina ez zen Lavadoren partaidetza onena izan. Laugarren hesia gainditzeko arazoak izan zituen eta 9,81 segundutan proba bukatuta, serieko azkena bukatu zuen. Emaitzak baino, adin horietan partaidetza da garrantzitsuena, zalantzarik gabe.
Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariek adierazi dutenez, “txapelketa honekin pista estaliko denboraldia amaitutzat ematen dugu eta azpimarratu nahi genuke adin guztietako txapelketetan ordezkariak izan ditugula”. Honen aurrean, “pozik” agertu dira Bidasoa Atletiko Taldeko kideak; izan ere, “maila guztietan egiten ari diren lan onaren ondorioa da”.
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan
Euskadiko...
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...