MARIÑO-REAL UNIONEK LEHEN ALDIZ JANTZIKO DU KAMISETA BERRIA GALEN
Futbola

MARIÑO-REAL UNIONEK LEHEN ALDIZ JANTZIKO DU KAMISETA BERRIA GALEN

Emakume futbolaren proiektu berria aitzinera segitzen du eta hori ospatzeko, bi partidu garrantzitsu jokatuko dira ortzegun honetan Stadium Galen

Emakume futbolaren besta ospatuko da ortzegun honetan, abuztuaren 10ean, Stadium Galen. Horrela adierazi zuen Igor Emery presidenteak, atzo, bertan eman zuten prentsaurrekoan. Mariñorekin batera, emakume futbolaren proiektu berria lantzen ibili da azken hilabeteotan eta dagoeneko iritsi da kamiseta berria lehen aldiz janzteko garaia. Hori ospatzeko, bi lagunarteko garrantzitsu izanen dira Galeko zelaian bihar. Lehendabizikoa Mariño-Real Union lehen taldearen eta Reala C-ren arteko neurketa izanen da, 17:30ean. Bigarrena berriz, goi-mailako nazioarteko partidua, Reala eta Flamengo taldeen artekoa, 19.00etan.

Mariño-Real Union proiektua aitzinera doa eta lehen aldiz zelairatuko da ortzegun honetan, abuztuaren 10ean, 17:30ean. Irungo emakume futbolariek lehen aldiz jantziko dute talde berri honen kamiseta Stadium Galen. Alberto Mancebok, lehen taldeko entrenatzaile berriak erran zuen moduan, “ez dut imaginatzen bertze modu eta eskenatoki hoberik proiektu honi hasiera emateko”. Entrenatzen hasiak dira dagoeneko taldeko emakumeak denboraldi berriari begira eta lehen lagunartekoa jokatzeko prest daude, baita ilusioz ere.

Proiektu hau errealitate bihurtuko dela ospatzeko, “emakumeen futbolaren besta” antolatu dutela adierazi zuen Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak, “proiektu honi indar gehiago emateko”. Irungo Udalaren, Diputazioaren eta Errealaren laguntzarekin, bi lagunarteko ospatuko dira Galen bihar arratsaldean. 17:30ean hasita, Mariño-Real Unionek lehen aldiz jantziko du kamiseta berria Reala C-ren kontra aritzeko. 19:00etan berriz, goi mailako nazioarteko partidua jokatuko da zelai berean. Realaren lehen taldeak Flamengo brasildarra hartuko du lagunartekoa jokatzeko.

Garbiñe Etxeberria Realeko emakume futbolaren arduradunak ekimen honekin “oso kontent” daudela jakinarazi zuen, “Irunen emakumeen futbola ikusteko aukera dagoelako”. Proiektu berri honen ordezkariak zoriontzeaz gain, ortzegunean jokatuko diren bi partiduen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen: “Hasteko harrobiko jendearekin arituko dira, guretzat oso garrantzitsua dena. Gero goi mailako partidu bat izango dugu. Gazteen erreferenteak diren jokalariak arituko dira eta hori ere garrantzitsua da. Talde brasildar bat dator, bere ligan goian dabilen talde bat. Aurredenboraldiko partidu bat izango da, nazioartekoa, eta gure aldetik ahalik eta mailarik onena emateaz gain, eskualde honetan emakumeen futbola indartzea izango dugu helburu. Osteguneko partidua izan dadila etortzeko, animatzeko, gazteei irrika hori sustatzeko eta emakumeen futbola gehiago ikusteko gogoa pizteko”.

Ortzeguneko partiduak bertatik bertara bizitzeko, sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroen truke, esteka honen bitartez: https://www.compralaentrada.com/event/real-sociedad-cr-flamengo-irun-2023

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika