MARIÑOK ETA REAL UNIONEK EMAKUMEEN FUTBOLA SUSTATZEKO PROIEKTU BATERATU BAT SINATU DUTE
Futbola

MARIÑOK ETA REAL UNIONEK EMAKUMEEN FUTBOLA SUSTATZEKO PROIEKTU BATERATU BAT SINATU DUTE

Hemendik aitzinera, Mariñok dituen emakume talde guztiek Mariño-Real Union izena jasoko dute

Real Unionek eta Mariñok Bidasoaldeko emakumeen futbola sustatzeko sinatu berri duten proiektua aurkeztu dute gaur goizean Irungo udaletxearen atarian. Lau urteko hitzarmena onartu dute bi klubek eta, horren arabera, Mariñok gaur egun dituen emakume talde guztiek Mariño-Real Union izena jasoko dute hurrengo lau denboraldietan.

Klub txuribeltzak denboraldi hasieran zuen helburuetako bat zen emakumeen futbolaren inguruko proiektu bat gauzatzea. Momentua iritsi da eta Mariñoren eskutik burutuko du lan hau. Bi klub historiko batuko dira datozen lau urteetan eskualdeko emakumeei aukera berriak eskaintzeko asmoz. Real Unionen historia eta indarra eta Mariñok aitzinetik bide berean egindako lana aprobetxatuta, elkarrekin arituko dira proiektu baten alde.

2003an hasi zen emakumeen futbolaren proiektua Mariño klubean, Javier Mariño lehendakariaren eskutik. 2006/07 denboraldian, emakumeen lehen taldeak Ligako txapelduna izatea lortu zuen eta igoera fasea ere jokatu zuen, nahiz eta ez zuen Superligara (egungo Lehen Maila) igotzea lortu. 2012an berriz, kadeteen talde bat lortu zuten, gero jubenila izan zena, eta hiru urtez jarraian Gipuzkoako txapeldun izan zena. Gaur egun, Ohorezko Erregional mailan, Ohorezko Kadete mailan, Ohorezko eta Lehen Infantil mailan talde bana dituzte, eta alebin eta benjamin mailetan bina. Guztira 100 jokalari baino gehiago dituzte futbolean aritzen eta oraindik ere Irunen eskaera dagoela sumatu dute, Aitor Muñoz klubeko zuzendaritza taldeko kidearen hitzetan.

Azken arrazoi horregatik erran zioten baietz Real Unionek proposatutako akordioari. Izan ere, sinatu berri duten hitzarmenaren helburuetako bat “emakumeen futbolean eskaintza zabaltzea” izanen da Muñozek azaldu duenez, ez baitute nahi “jokalariek bertze klubetara ihes egitea”. Horrez gain, formakuntza ere indartu nahi dute lan bateratu honekin: “Sendotasuna eta teknifikazioa eskaini nahi dizkiegu taldeei. Formatzaileak hezi eta lehen taldea iraunkorra izatea, beheko taldekoek aukera izan dezaten klubean segitzeko”. Proiektua, gainera, zabalik egonen da ez bakarrik eskualdeko jokalarientzat, baizik eta ondoko eskualdeetatik hurbildu nahi duten guztientzat ere, hala nola, “Baztandik edo Iparraldetik ere”.

Igor Emeryk, Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak, gaurkoa emakumeen futbolarentzat, baita bi klubentzat ere, egun garrantzitsu bat dela adierazi du: “Gaur egun garrantzitsu bat da Irungo futbolarentzat eta guretzat ohore bat da proiektua aurkeztea. Atzo, martxoaren 27an, Javier Mariño eta biok, Real Union eta Mariñoren izenean, hitzarmen hau sinatu genuen. Honen bitartez, Mariñoren emakumeen estruktura Mariño-Real Union izena izanen du hurrengo lau denboraldietan”. Prozesu luzea izan dela ere argitu du Emeryk, baina pozgarria dela babesle garrantzitsuak ere edukitzea, adibidez Gipuzkoako Futbol Federazioa, Gipuzkoako Diputazioa, Erreala eta Irungo Udala.

Hain zuzen ere, instituzio horiek guztiek ordezkaritza izan dute gaurko aurkezpenean. Bertan izan dira, Manu Diaz Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentea, Garbiñe Etxeberria Errealeko emakumeen saileko kirol zuzendaria eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazte eta Kirol saileko zuzendaria. Guzti hauek pozik azaldu dira hitzarmen berri honekin eta denek azpimarratu dute honen beharra eta garrantzia Gipuzkoako emakumeen futbola garatzeko eta bertan ere, berdintasuna lortzeko. 

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA

Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU

Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea

Real Unionek denboraldiko...

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika